Gipuzkoa txapeldunorde federazioen arteko GRAVN Txapelketan

2012/05/10 | Lehiaketa

Lehia estua izan du Nafarroarekin; bi puntuko aldeak eman dio txapela Nafarroari

Amaitu berri da federazioen arteko GRAVN Txapelketa. Eta, beste behin ere, itxura bikaina eman du Gipuzkoako selekzioak; urtetik urtera gero eta maila hobea ari da erakusten, eta pixkanaka ari da jasotzen egindako lanaren ordaina. Bigarren sailkatu da, berriz ere, aurtengo edizioan. Txapeldunorde izan da, gainera, bai ezker hormako lehian eta baita trinketekoan ere. Nafarroako selekzio indartsua izan da, beste behin, onena. Hala ere, lehia estua izan du Gipuzkoarekin, bi puntuko aldeak eman baitio txapela Nafarroari. Beraz, pozik egoteko moduko emaitza, zalantzarik gabe.

 

Ondoren zehazten ditugu txapelketako sailkapenak:


EZKER HORMA

1. Nafarroa, 98 puntu (16 final jokatu ditu; 10 irabazi eta 6 galdu)
2. Gipuzkoa, 96 puntu (17 final; 8 irabazi eta 9 galdu)
3. Bizkaia, 87 puntu (12 final; 5 irabazi eta 7 galdu)
4. Araba, 59 puntu (4 final; 2 irabazi eta 2 galdu)
5. Errioxa, 32 puntu (2 final; 2ak galdu)


TRINKETA

1. Nafarroa, 37 puntu (12 final jokatu ditu; 8 irabazi eta 4 galdu)
2. Gipuzkoa, 35 puntu (10 final; 4 irabazi eta 6 galdu)
3. Bizkaia, 30 puntu (8 final; 4 irabazi eta 4 galdu)
4. Araba, 27 puntu (4 final; 1 irabazi eta 3 galdu)
5. Errioxa, 14 puntu (0 final)

 

Webgune honetako Selekzioak atalean duzue txapelketa honen inguruko informazio gehiago: ezker horman zein trinketean Gipuzkoa ordezkatu duten pilotarien zerrenda, emaitza guztiak, sailkapenak... Argazki galeriak atalean, gainera, hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba