Herriarteko Txapelketa-Kutxa Saria, martxan

2012/05/04 | Lehiaketa

18 herri ari dira parte hartzen eskuko lehian, 10 palakoan eta 4 zesta-puntakoan

Maiatzaren 3an aurkeztu zen, Donostiako Eureka! Zientzia Museoan, 2011-12ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa-Kutxa Saria. Patxi Jauregi Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko presidenteak, Kutxako Iñaki Almandozek, Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek eta Jose Ramon Goikoetxea Bidegoiango alkateak gidatu zuten ekitaldia, eta bertara bildutako herrietako ordezkari zein pilotariek ikusmin handiz jarraitu zuten jarduna. Kanporaketen zozketa eginda, martxan da aurtengo txapelketa. 18 herri ari dira parte hartzen eskuz, 10 herrik neurtuko dituzte indarrak palako lehian, eta 4k zesta-puntakoan.

 

 

 

Hemen doazkizue, zehatz-mehatz, espezialitate bakoitzeko hainbat datu

 

 

ESKUA (45. edizioa)
 

- Kanporaketak (joan-etorria)

- Eskuz binaka kadete, jubenil eta nagusietan

- Parte-hartzaileak, 18: ALEGIA, AMEZKETA, ANDOAIN, ARRASATE, AZKOITIA, AZPEITIA, BERGARA, BERROBI, BIDEGOIAN, DONOSTIA, ELGOIBAR, ERRENTERIA, HERNANI, LASARTE-ORIA, OIARTZUN, URRETXU, ZALDIBIA, ZESTOA

- Egutegia:

Final-hamaseirenak, maiatzak 13 + maiatzak 20: AMEZKETA / ARRASATE; URRETXU / ALEGIA

Final-zortzirenak, maiatzak 27+ ekainak 3: AMEZKETA edo ARRASATE / HERNANI; ERRENTERIA / ELGOIBAR; ZESTOA / BERGARA; LASARTE-ORIA / DONOSTIA; ANDOAIN / ZALDIBIA; BEROBI / OIARTZUN; AZPEITIA / AZKOITIA; URRETXU edo ALEGIA / BIDEGOIAN

Final-laurdenak, ekainak 10 + ekainak 17

Finalerdiak, ekainak 24 + uztailak 1

Finala, uztailak 8, Donostiako Atano III.a

 

 

PALA (22. edizioa)
 

- Kanporaketak (joan-etorria)

- Larruzko paleta eta pala motza, nagusietan

- Parte-hartzaileak, 10: ANDOAIN, DEBA, DONOSTIA, ERRENTERIA, LAZKAO, OIARTZUN, OLABERRIA, ORDIZIA, URNIETA, USURBIL

- Egutegia:

Final-zortzirenak, maiatzak 13 + maiatzak 20: USURBIL / LAZKAO; ORDIZIA / DEBA

Final-laurdenak, maiatzak 27 + ekainak 3: USURBIL edo LAZKAO / DONOSTIA; ANDOAIN / OIARTZUN; OLABERRIA / ERRENTERIA; ORDIZIA edo DEBA / URNIETA

Finalerdiak, ekainak 10+ ekainak 17

Finala, ekainak 30

 

 

ZESTA-PUNTA (15. edizioa)


- Ligaxka (joan-etorria)

- Zesta-punta kadete, jubenil eta nagusietan

- Parte-hartzaileak, 4: DONOSTIA, MUTRIKU, TOLOSA, ZUMAIA

- Egutegia:

Ligaxkako 1. jardunaldia, maiatzak 13: MUTRIKU / TOLOSA; ZUMAIA / DONOSTIA

Ligaxkako 2. jardunaldia, maiatzak 20: ZUMAIA / TOLOSA; DONOSTIA / MUTRIKU

Ligaxkako 3. jardunaldia, maiatzak 27: TOLOSA / DONOSTIA; MUTRIKU / ZUMAIA

Ligaxkako 4. jardunaldia, ekainak 3: TOLOSA / MUTRIKU; DONOSTIA / ZUMAIA

Ligaxkako 5. jardunaldia, ekainak 10: TOLOSA / ZUMAIA; MUTRIKU / DONOSTIA

Ligaxkako 6. jardunaldia, ekainak 17: DONOSTIA / TOLOSA; ZUMAIA / MUTRIKU

Finala, ekainak 23

 


 

Webgune honetako Lehiaketak-Herriartekoa eta Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia...

 

 

 










Ir arriba