Herriarteko Txapelketa-Kutxa Sariaren aurkezpena, maiatzaren 3an

2012/04/27 | Aurkezpenak

19:00etan hasiko da ekitaldia, Eureka! Zientzia Museoan; aurkezpenaren ondoren, kanporaketen zozketa egingo da, eskua, pala eta zesta-punta espezialitateetan

Maiatzaren 3an, osteguna, aurkeztuko da 2011-12ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa - Kutxa Saria, Eureka! Zientzia Museoan (Miramon-Donostia), 19:00etan.

 

Aurkezpenaren ondoren kanporaketen zozketa egingo da, eskua, pala eta zesta-punta espezialitateetan.

 

Aurten 18 herrik hartuko dute parte eskuko lehian, 10 palakoan eta 4 zesta-puntakoan. Txapelketari maiatzaren 13ko asteburuan ekitea aurreikusten da.

 

Webgune honetako Lehiaketa atalean aurki daitezke txapeketaren inguruko informazio gehiago eta datu historikoak.

 

 

 










Ir arriba