Gaztelekuk eta Oianguk jokatuko dute Gipuzkoako Txapelketako palako finala, larunbatean, Donostian

2019/01/02 | Lehiaketa

Aurreko denboraldian ere beraiek jokatu zuten finala; 16:30ean hasiko da aurrez aurrekoa, Carmelo Balda pilotalekuan

Aurreko denboraldian bezala, oraingoan ere Gazteleku (Andoain) eta Oiangu (Ordizia) klubetako pilotariek jokatuko dute Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako palako finala. Larunbatean izango da lehia, 16:30ean hasita, Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan:

 

 

 

Urtarrilak 5, larunbata, 16:30, Donostia-Carmelo Balda
 

1. Pala, nagusiak: GAZTELEKU (Altuna-Rekalde) / OIANGU (Luzuriaga-Letamendia)

 

 

 

Aurreko edizioko finala estua izan zen, eta azkenean Gaztelekuk 45-43ko emaitzarekin irabazi zuen. Ikusteko dago zer pasatuko den oraingoan.

 

 

 

Lau talde lehiatu dira palako txapelketan: Gaztelekuz eta Oianguz gain, Eple (Errenteria) eta Urnieta.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma-Pala eta Kartelera ataletan aurkituko dituzue txapelketaren xehetasun guztiak.

 

 

 










Ir arriba