Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finalak, Zizurkilen, Alegian eta Zestoan

2012/03/30 | Lehiaketa

2. urteko alebinak eta infantilak ari dira, eskuz binaka. Gipuzkoa mailako finalak izango dira Zizurkilgoak, larunbatean; Alegian Mendebaldekoak jokatuko dira eta Zestoan Ekialdekoak, biak ere ostiralean

Asteburu honetan (2012-04-01) jokatuko dira Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finalak. 2. urteko alebinak eta infantilak ari dira lehian txapelketa honetan, eskuz binakako espezialitatean. Hiru jaialdi izango dira ikusgai: ostiralean, Mendebaldeko finalak jokatuko dira Alegian eta Ekialdekoak Zestoan; eta larunbatean, Gipuzkoa mailako finalak izango dira ikusgai, Zizurkilen.

 

Ondoren zehazten ditugu hiru jaialdiak:


 

*Martxoak 30, ostirala, 19:00, Alegia. Mendebaldeko finalak
 

1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak: LAPKE / ATXURBIDE

2. Eskuz binaka, infantilak: AURRERA SAIAZ 2 / INTXURRE 5


 

*Martxoak 30, ostirala, 19:45, Zestoa. Ekialdeko finalak
 

1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak: AZKOITIA / GAZTELEKU 2

2. Eskuz binaka, infantilak: ZESTOA / OIARPE 3


 

*Martxoak 31, larunbata, 16:30, Zizurkil. Gipuzkoako finalak
 

1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak: GAZTELEKU 1 / ZIOTZA 2

2. Eskuz binaka, infantilak: INTXURRE 2 / LAPKE 1

 

 

Bestetik, alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketako finalak ere jokatuko dira, asteburu honetan. Larunbatean izango da jaialdia, Getarian:

 

*Martxoak 31, larunbata, 17:00, Getaria-Sahatsaga


1. Zesta-punta, alebinak: ZUMAIA 2 / ZUMAIA 1

2. Zesta-punta, infantilak: ZUMAIA / DANOK BAT 1

 


Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan aurkituko duzue txapelketa hauen inguruko informazio gehiago.

 

 

 










Ir arriba