Zesta-puntako Udazken Saria. Txapeldunak

2018/12/18 | Lehiaketa

Letek (Danok Bat) eta Garikanok (Zumaia) osatutako bikoteak irabazi du aurtengo Zesta-puntako Udazken Saria, alebinen kategorian. Eta infantiletan Aguirrek (Zumaia) eta Itoizek (Beotibar) osatutako bikoa izan da nagusi. Hauexek jaialdiaren xehetasunak:

 

 

 

Abenduak 14, ostirala, 19:45, Tolosa-Beotibar
 

1. Zesta-punta, alebinak:
LETE (Danok Bat) - GARIKANO (Zumaia) 2 (8, 13, 5) / 
ITURBE (Beotibar) - BALDA (Beotibar) 1 (13, 9, 1)

2. Zesta-punta, infantilak:
AGUIRRE (Zumaia) - ITOIZ (Beotibar) 2 (13, 13) /  
ALTUNA (Beotibar) - ANSOLA (Danok Bat) 0 (9, 6)

 

 

 

Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako pilotariek hartu dute parte aurtengo txapelketan.

 

 

 

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere binaka jokatu dute, eta izena klubaren bidez eman duten arren, norbera ordezkatuz aritu dira. Astero bikote desberdinak osatu dira, klub desberdinetako puntistak nahasteko eta, era berean, txapelketa orekatzeko eta lehia bereziago egiteko. Puntuazioa pilotari bakoitzari egokitu zaio, dena den, ez bikoteari; eta hala osatu da gero sailkapena, bakoitzaren puntuazioari erreparatuz.

 

 

 

Hain zuzen ere, webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Udazkena Zesta-punta atalean dago ikusgai lehiaren informazio guztia.

 

 

*Argazkia: Tolosako Beotibar Zesta-punta Elkartea

 

 

 










Ir arriba