Maiza-Mendizabal eta Mateos-Agirre bikoteak nagusi gomazko paletako Emakumea Pilotari Txapelketan

2018/12/18 | Lehiaketa

1. mailako finala irabazi du Maiza-Maider Mendizabal bikoak, 15-25, Irazustabarrena-Arrillagaren kontra; eta 2. mailako finalean gailendu zaizkie Mateos-Agirre Lopez-Herrerori, 25-24ko emaitzarekin

Emakume palisten festa hartu zuen, joan den larunbatean (2018-12-15), Tolosako Beotibar pilotalekuak. Aisiako Emakumea Pilotariko Paleta Txapelketa Azkarra eta federatuen gomazko paletako Emakumea Pilotari Txapelketako finalak jokatu zituzten bertan.

Maiza-Maider Mendizabal bikoteak irabazi zuen 1. mailako finala, eta Mateos-Agirre bikoak 2. mailakoa. Hauxe izan zen jaialdia:

 

 

Abenduak 15, larunbata, 17:30, Tolosa-Beotibar


1. Gomazko paleta emakumezkoak, nagusien 2. maila:
MATEOS-AGIRRE 25 / LOPEZ-HERRERO 24

2. Gomazko paleta emakumezkoak, nagusien 1. maila:
IRAZUSTABARRENA-ARRILLAGA 15 / MAIZA-MAIDER MENDIZABAL 25

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-EmP Ezker Horma atalean daude jasota txapelketak utzitako xehetasun guztiak. Eta Argazki galeriak txokoan dago ikusgai finalen irudi bilduma.

 

 

 










Ir arriba