Emakume palisten festa, larunbatean, Tolosako Beotibarren

2018/12/12 | Lehiaketa

Egun osoko festa izango da: Aisiako Emakumea Pilotariko Paleta Txapelketa Azkarra jokatuko dute 10 bikotek, eta federatuen Emakumea Pilotari Txapelketako gomazko paletako finalak ikusteko aukera ere izango da, 17:30ean

Aurreko denboraldietako arrakasta ikusirik, aurten ere emakume pilotariak protagonista izango diren festa eguna antolatu dugu, larunbatean (2018-12-15), Tolosako Beotibar pilotalekuan. Bi hitzordu garrantzitsutaz gozatzeko aukera izango da bertan: Aisiako Emakumea Pilotariko Paleta Txapelketa Azkarraz, eta federatuen Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketako gomazko paletako finaletaz.

 

 

 

 

10 bikotek eman du izena aurten Paleta Txapelketa Azkarrean, hauexek:
 

  1. Edurne Osa - Helena Artano
  2. Kristina Ezkurdia - Emeren Gelbenzu
  3. Ana Odriozola - Maria Ostolaza
  4. Mirari Arzalluz - Amaia Aizpuru
  5. Leire Martin - Eneritz Elorza
  6. Larraitz Etxaniz - Amaia Gonzalez
  7. Isa Ayerdi - Maite Almandoz
  8. Amaia Alkorta - Arantxa Gorostegi
  9. Ane Diaz - Maialen Garmendia
  10. Laura Carretero - Ana Mayoz

 

Bikote hauek bi multzotan banatuko dira. 09:45ean egingo da, hain zuzen ere, multzoen zozketa. Eta 10:00etan hasiko da ligaxka, 14:00k aldera arte (multzo bakoitzean itzuli bateko ligaxka jokatuko dute). Partida guztiak 15 tantora edo 10 minutura izango dira.

 

14:30ean bazkaltzeko elkartuko dira denak, eta 15:50ak aldera finalerdiak hasiko dira: aurrena A multzoko lehen bikote sailkatua B multzoko bigarrenaren aurka, eta ondoren B multzoko lehenengoa A multzoko bigarren sailkatuaren kontra. Finalerdiak 15 tantora edo 15 minutura izango dira.

 

Azkenik, irabazleek finala jokatuko dute, 16:30ean; hau ere 15 tantora edo 15 minutura izango da.

 

 

 

 

Baina festa ez da hor amaituko. Izan ere, pilotari herrikoien ondoren neska federatuen txanda izango da, Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketaren gomazko paletako finalak jokatuko baitituzte Beotibarren, 17:30ean hasita. Hauxe izango da jaialdia: 

 

Abenduak 15, larunbata, 17:30, Tolosa-Beotibar


1. Gomazko paleta emakumezkoak, nagusien 2. maila:
MATEOS-AGIRRE / LOPEZ-HERRERO

2. Gomazko paleta emakumezkoak, nagusien 1. maila:
IRAZUSTABARRENA-ARRILLAGA / MAIZA-MAIDER MENDIZABAL

 

 

 

 

Aukera aparta dago, beraz, larunbatean, emakume palistak jokoan ikusteko. Animatu eta azaldu Tolosako Beotibarrera!

 

 

 










Ir arriba