Gipuzkoako Txapelketako pala motzeko eta zesta-puntako finalak, igandean, Oiartzunen eta Zumaian

2018/12/11 | Lehiaketa

11:00etan hasiko da pala motzeko finalen jaialdia, Oiartzungo Madalensoron, eta 1. eta 2. mailako lehiak izango dira ikusgai; 16:30ean izango da, berriz, Zumaiako Aitzurin, zesta-puntako lau finalen jaialdia: kadeteak, jubenilak eta nagusien 1. eta 2. mailakoak

Pixkanaka-pixkanaka ari dira bukatzen hainbat espezialitatetako lehiak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Igandean, esaterako, pala motzeko zein zesta-puntako finalak izango dira ikusgai, Oiartzunen eta Zumaian, hurrenez hurren. Goizean izango dira ikusgai pala motzeko finalak, 11:00etan hasiko baita jaialdia Oiartzungo Madalensoron. Eta arratsaldez jokatuko dira zesta-puntakoak, 16:30etik aurrera, Zumaiako Aitzurin.
 

Dagoeneko badakigu zer taldek jokatuko dituzen zesta-puntako finalak. Pala motzeko finalistak nortzuk izango diren jakiteko, ordea, ostirala arte itxaron beharko dugu; izan ere, egun horretan jokatuko dituzte finalerdiak, bai 1. mailan bai 2. mailan.

 

 

 

 

Ondorengo lerrotan dituzue finaletako bi jaialdien xehetasunak:

 

 

Abenduak 16, igandea, 11:00, Oiartzun-Madalensoro


1. Pala motza, nagusiak 2. maila: 
EPLE 2 (Eskisabel-R.Pichel) edo EUSKAL JOLAS 2 (Etxeberria-Beitia) / 
EPLE 1 (Martinez-A.Pichel) edo OIANGU 1 (X.Ibarguren-Olaran)

2. Pala motza, nagusiak 1. maila:
REAL SOCIEDAD 2 (Ezkerro-Andueza) edo GAZTELEKU (Altuna-Lete) / 
OIANGU 1 (B.Ibarguren-Andonegi) edo TXOST 1 (Mujika-Argote)

 

 

Abenduak 16, igandea, 16:30, Zumaia-Aitzuri


1. Zesta-punta, kadeteak:
ZUMAIA 1 (Aizpurua-Cabanillas) / DANOK BAT 1 (Urreisti-Basterretxea)

2. Zesta-punta, jubenilak:
DANOK BAT 2 (Arrillaga-Mendizabal ) / DONOSTIA JAI ALAI 1 (Hernandez-Alberro)

3. Zesta-punta, nagusiak 2. maila: 
ZUMAIA 1 (E.Agirre-Saez) / ZUMAIA 2 (Etxabe-Carballo-Enbil) 

4. Zesta-punta, nagusiak 1. maila:
ZUMAIA 1 (C.Agirre-Uranga) / BEOTIBAR (Ibañez-Izagirre)

 

 

 

 

Final guztien eta, oro har, bi espezialitate hauen lehiek utzitako datu guztiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma txokoan daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba