Udaberri Sariko azken finalak, asteburuan

2012/03/30 | Lehiaketa

Zestoan, Errenterian, Antzuolan, Ordizian eta Tolosan izango dira jaialdiak

Aurreko bi asteburuetan izan ziren goiztiarrenak, eta jardunaldi honetan (2010-04-01) jokatuko diren finalekin bukatuko da 2011-12 denboraldiko Udaberri Saria. Zehazki, bost jaialditaz gozatzeko aukera izango da: ostiralean Zestoan, larunbatean Errenterian, Antzuolan eta Ordizian, eta igandean Tolosan.

 
 

Ondoren azalduko ditugu jaialdi hauen inguruko xehetasun guztiak:

 
 

*Martxoak 30, ostirala, 20:45, Zestoa
 

1. Eskuz binaka kadeteak, 2. maila: HONDARRIBIA (Zubizarreta-Pagadizabal) / EIBAR (Santamaria-Narvaiza)

2. Eskuz binaka nagusiak, 1. maila: MURUMENDI (Goikoetxea-Mendia) / ESKORIATZA (Oiartzabal-Zubizarreta)

 
 

*Martxoak 31, larunbata, 16:30, Errenteria-Fanderia


1. Eskuz binaka kadeteak, 3. maila: LAPKE (Zabala-Murua) / EPLE (Arzallus-Mariñelarena)

2. Eskuz binaka jubenilak, 3. maila: LAPKE (Urretabizkaia-Zaldua) / ALLERRU 2 (Tatiegi-Saizar-Sarasua)

3. Eskuz binaka nagusiak, 3. maila: EPLE (Zanguitu-Bergara) / HONDARRIBIA (Gaztelumendi-Beloki)

 

*Martxoak 31, larunbata, 17:00, Antzuola


1. Larruzko paleta nagusiak: OIANGU (Arrieta-Olaran) / OLALDE (Manso-Alberdi)

2. Pala motza nagusiak: USURBIL (Begiristain-Aizpurua) / ATXURBIDE (Sanchez-Erize)


 

*Martxoak 31, larunbata, 17:30, Ordizia-Beti Alai
 

1. Eskuz binaka kadeteak, 1. maila: AZKOITIA (Unanue-Lasa) / TXAPAGAIN 1 (Egiguren-Beloki)


 

*Apirilak 1, igandea, 16:00, Tolosa-Beotibar
 

1. Zesta-punta nagusiak: BEOTIBAR 2 (Trabazos-Telleria) / DONOSTIA JAI ALAI  (Narbarte-Erauskin)

 

 

Bestetik, hauexek izan ziren aurreko asteetan jokatutako finalen emaitzak

 

*Martxoak 16, ostirala, 19:30, Errenteria-Fanderia
 

1. Gomazko paleta mutil nagusiak, 2. maila: Lagunak (Mancebo-Etxeberria) 18  / GOIERRI (Alvarez-Ballina)  25

2. Gomazko paleta mutil nagusiak, 1. maila: IKASBERRI (Juaristi-Lopetegi) 25 / Batzokiko (Sarasti-Santamaria) 17

  

*Martxoak 23, ostirala, 19:30, Urnieta
 

1. Eskuz binaka jubenilak, 2. maila: IPARRALDEKOAK (Mendy-Suertegaray)  22  /  Urnieta (Oinazpi-Pagola)  9

2. Eskuz binaka jubenilak, 1. maila: URNIETA (Loitegi-Lizaso)  22  / Goierri (Apaolaza-Alberdi)  16

3. Eskuz binaka nagusiak, 2. maila: AURRERA SAIAZ (Ariztimuño-Galarraga)  22 /  Tartaloetxe (Azketa-Atxa)  18

 
 

*Martxoak 25, igandea, 11:00, Tolosa-Beotibar
 

2. Zesta-punta kadeteak: BEOTIBAR 6 (Susbielle-Delpuech)  30  /  Beotibar 2 (Legarra-Amundarain)  28

  

 
Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue Udaberri Sariaren zein finalen inguruko xehetasun guztiak. Argazki galeriak atalean, bestalde, hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba