Jokoan da Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa

2018/11/29 | Lehiaketa

Asteburuan ekin diote, eskuz banakako lehiarekin; aurrerago gehituko zaizkio gainontzeko espezialitateak: gizonezkoen zein emakumezkoen paleta argentinarrekoak, xarekoa eta eskuz binakakoa; lehendabiziko finalak eskuz banakakoak izango dira, urtarrilaren 20ko jardunaldian; udaberrira arte luzatuko da txapelketa

Asteburuan (2018-12-02) ekingo diote Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari. Hain zuzen ere, eskuz banakako lehiarekin hasiko da.

Aurrerago gehituko zaizkio gainontzeko espezialitateak. Gizonezkoen paleta argentinarreko lehendabiziko partidak, adibidez, urtarrilaren 13ko jardunaldian izango dira. Urtarrilaren 20ko asteburuan hasiko da xareko lehia. Eta eskuz binakakoa urtarrilaren 27koan. Azkenik, emakumezkoen paleta argentinarrekoaren txanda izango da, udaberri aldera.

Gauzak horrela, lehendabiziko finalak eskuz banakakoak izango dira, urtarrilaren 20ko jardunaldian. Gizonezkoen paleta argentinarrekoak martxoaren 3ko jardunaldirako aurreikusten dira. Eskuz binakakoak martxoaren 10ekorako. Eta azkenak emakumezkoen paleta argentinarrekoak izango dira, ziurrenik maiatza inguruan.

 

 

 

Ondoren zehazten ditugu lehia guztiak, banan bana:

 

ESKUZ BANAKA

  • Hasiera, abenduaren 2ko jardunaldian
  • Kadeteak, jubenilak eta nagusiak 1. maila eta 2. maila
  • 13 talde kadeteetan (4 multzotan banatuta), 12 talde jubeniletan (2 multzo), 8 talde nagusien 1. mailan (2 multzo) eta 22 talde nagusien 2. mailan (6 multzo)
  • 1. fasean, ligaxka abenduaren 23ra bitartean (urtarrilaren 6ra arte jubeniletan)
  • Finalerdiak, urtarrilaren 13ko asteburuan
  • Finalak, urtarrilaren 20ko jardunaldian

 

ESKUZ BINAKA

  • Hasiera, urtarrilaren 27ko asteburuan
  • Kadeteak, jubenilak eta nagusiak 1. maila eta 2. maila
  • 5 talde kadeteetan (multzo bakarrean), 9 talde jubeniletan (2 multzo), 6 talde nagusien 1. mailan (multzo bat) eta 12 talde nagusien 2. mailan (2 multzo)
  • 1. fasean, ligaxka otsailaren 24ra bitartean
  • Finalerdiak, martxoaren 3ko jardunaldian
  • Finalak, martxoaren 10ekoan

 

PALETA ARGENTINARRA, GIZONEZKOAK

  • Hasiera, urtarrilaren 13ko asteburuan
  • Nagusiak 1. eta 2. maila
  • 8 talde 1. mailan (2 multzo) eta 9 talde 2. mailan (2 multzo)
  • 1. fasean, ligaxka otsailaren 17ra bitartean
  • Finalerdiak, otsailaren 24ko jardunaldian
  • Finalak, martxoaren 3koan

 

PALETA ARGENTINARRA, EMAKUMEZKOAK

  • Hasiera, martxo-apirilerako aurreikusita
  • Nagusiak 1 eta 2. maila
  • Finalak, maiatza inguruan

 

XARE

  • Hasiera, urtarrilaren 20ko asteburuan
  • Nagusiak
  • 3 talde, multzo bakarrean
  • Ligaxka otsailaren 24ra bitartean
  • Finala, martxoaren 3ko jardunaldian

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daitezke espezialitate, kategoria eta maila bakoitzeko xehetasun guztiak. Eta bai bertan bai Kartelera txokoan txapelketari astez asteko jarraipena egin.

 

 

 










Ir arriba