Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako azken finalak jokatuko dituzte, ostiralean, Donostia-Altzan

2018/11/27 | Lehiaketa

19:30ean hasiko da jaialdia: mutilen 22 urtez azpikoen finala izango da ikusgai lehenik, eta nesken jubenilen mailakoa ondoren

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gomazko paletako azken finalak izango dira ikusgai, ostiralean, Donostiako Altza auzoan. 19:30ean hasiko da jaialdia: lehenik, Altzatarra eta Gazteleku 2 taldeek mutilen 22 urtez azpikoen finala jokatu dute, eta Ataun eta Intxurre 2 taldeek neska jubenilena, segidan. Ondorengo lerrotan, jaialdiaren xehetasunak:

 

 

Azaroak 30, ostirala, 19:30, Donostia-Altza


1. Gomazko paleta mutilak, 22 urtez azpikoak: 
ALTZATARRA (Rekondo-Udakiola) / GAZTELEKU 2 (Alkorta-Ponce)

2. Gomazko paleta neskak, jubenilak:
ATAUN (Perlines-Urrestarazu) / INTXURRE 2 (Iturriotz-Agirre-Murua)

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean dago eskuragarri bi lehia hauetako informazio guztia.

 

 

 










Ir arriba