Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuko lehendabiziko finalak, Azpeitian eta Idiazabalen

2018/11/06 | Lehiaketa

Azpeitiko Izarraitzen eskuz binaka kadeteen 1. mailako, jubenilen 1. mailako eta nagusien 2. mailako lehiak izango dira ikusgai, ostiralean, 19:30ean; eta Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan larunbatean jokatuko dituzte eskuz binaka nagusien 1. mailako eta Ohorezko mailako finalak, 11:30ean

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuko lehendabiziko finalak jokatuko dituzte, asteburu honetan, Azpeitian eta Idiazabalen.

Azpeitiko Izarraitz frontoiak ostiralean (2018-11-09) hartuko du eskuz binakako finalen jaialdia, eta hiru partida izango dira ikusgai, 19:30ean hasita: kadeteen 1. mailakoa lehenik, jubenilen 1. mailakoa ondoren, eta nagusien 2. mailakoa azkenik.

Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, bestalde, larunbatean   (2018-11-10) le  hiatuko dira eskuz binakako mailarik gorenean ari diren pilotariak, 11:30etik aurrera: nagusien 1. mailako zein nagusien Ohorezko mailako finalak izango dira ikusgai.

 

 

 

Ondorengo lerrotan, jaialdien xehetasunak:

 
 
 
 
Azaroak 9, ostirala, 19:30, Azpeitia-Izarraitz
 

1. Eskuz binaka kadeteak, 1. maila:
TOLOSA (Amiano-Sudupe) / ILUNPE 1 (Egiguren-Elosegi)
 
2. Eskuz binaka jubenilak, 1. maila:
TOLOSA 3 (Goikoetxea-Elola) / LAPKE 1 (Senar-Uranga)
 
3. Eskuz binaka nagusiak, 2. maila:
BEHAR ZANA (Urbieta-Iruretagoiena) / GAZTELEKU 1 (Etxezarreta-Arrate)
 
 
 
Azaroak 10, larunbata, 11:30, Idiazabal-Igarondo
 
 
1. Eskuz binaka nagusiak, 1. maila:
ZAZPI ITTURRI 1 (Labaka-Bikuña) / SORALUZE (Atxotegi-Balerdi)
 
2. Eskuz binaka nagusiak, Ohorezko maila:
LAPKE (Zubizarreta-Garmendia) / TOLOSA (Labaka-Telletxea)

 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma eta Kartelera ataletan dago eskuragarri final hauen inguruko informazio guztia, zein espezialitate guztietako lehiek utzitako emaitzak, sailkapenak eta beste hainbat datu.

 

 

 










Ir arriba