Hernanik eta Aiak irabazi dituzte Gipuzkoako Txapelketako emakumeen gomazko paletako finalak

2018/10/23 | Lehiaketa

Su-Berri 2 eta Intxurre taldeak hartu zituzten mendean, hurrenez hurren, 1. eta 2. mailako norgehiagoketan

Hernani (1. maila) eta Aia (2. maila) taldeak dira Gipuzkoako txapeldun berriak gomazko paletaz, emakumezkoetan. Joan den igandean (2018-10-21) jokatu zituzten Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren final horiek, Anoetan. Su-Berri 2 eta Intxurre hartu zituzten mendean, hurrenez hurren. Hauxe izan zen jaialdia:

 

 

Urriak 21, igandea, 17:00, Anoeta-Alkartasuna

 

1. Gomazko paleta, nagusien 2. maila:
INTXURRE (Ontsalo-Agirre) 29 / AIA (Albeniz-Eizmendi) 30

2. Gomazko paleta, nagusien 1. maila:
HERNANI (Huizi-Arrieta) 30 / SU-BERRI 2 (Maiza-Maddi Mendizabal) 19

 

 

Ostiralean bertan (2018-10-19) jokatu zituzten 2. mailako finalak: Intxurrek (Ontsalo-Agirre) 30-18 irabazi zion Atzapar 2 (Otegi-Aranburu) taldeari, eta Aiak (Albeniz-Eizmendi) 22-30 Hernani 1 (Sarobe-Otaegi) bikoteari.

 

 

 

 

Txapelketaren xehetasun guztiak Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean daude eskuragarri. Eta finaletako hainbat irudi ikusgai Argazki galeriak txokoan.

 

Intxurre, N2 txapeldunordea. Ontsalo, Agirre eta GEPFko presidente Lertxundi Aia, N2 txapelduna. Albeniz, Eizmendi eta GEPFko presidente Lertxundi Su-Berri 2, N1 txapeldunordea. GEPFko presidente Lertxundi, Maiza eta Mendizabal Hernani, N1 txapelduna. Huizi, Arrieta eta GEPFko presidente Lertxundi

 

 










Ir arriba