Real Sociedad 1, Txost 3 eta Oiangu taldeak, Gipuzkoako txapeldun berriak larruzko paletaz

2018/10/23 | Lehiaketa

Eple, Euskal Jolas eta Euskal Jolas taldeak hartu zituzten mendean, hurrenez hurren, nagusien 1., 2. eta 3. mailako finaletan; jardunaldi honetan pala motzeko lehiari ekingo diote

Real Sociedad 1 (1. maila), Txost 3 (2. maila) eta Oiangu (3. maila) taldeek irabazi dituzte Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren larruzko paletako finalak. Joan den igandean jokatu zituzten norgehiagokak, Deban. Ondorengo lerrotan zehazten dugu jaialdia:

 

 

Urriak 21, igandea, 10:30, Deba-Aldats

 

1. Larruzko paleta, nagusien 3. maila:
EUSKAL JOLAS (Aristi-Badiola) 15 / OIANGU (Mendikoa-Irastorza) 35

2. Larruzko paleta, nagusien 2. maila:
TXOST 3 (Aizpuru-Argote) 35 / EUSKAL JOLAS (Beitia-Etxeberria) 29

3. Larruzko paleta, nagusien 1. maila:
EPLE (Eskisabel-Pichel) 24 / REAL SOCIEDAD 1 (Brosa-Vigeon) 35

 

1. mailan, ostiralean (2018-10-19) jokatu zituzten finalerdiak: Eplek (Eskisabel-Pichel) 28-35 irabazi zion Oiangu 1 (Luzuriaga-Andonegi) taldeari, eta Real Sociedad 1ek (Brosa-Vigeon) emaitza berarekin Pagazperi (Begiristain-Clement).

 

 

 

 

Larruzko paletako lehia bukatuta, pala motzakoari ekingo diote orain pilotariek, asteburu honetan bertan (2018-10-28). Nagusien 1. eta 2. mailan ariko dira: 8 talde 1. mailan (2 multzotan) eta 16 bikote 2. mailan (4 multzotan).

Ligaxka jokatuko dute guztiak, urriaren 28ko jardunalditik abenduaren 2kora bitarte.

Abenduaren 14an, ostirala, izango dira finalerdiak. Eta abenduaren 16an, igandea, jokatuko dituzte finalak, oraindik zehazteko dagoen egoitzan.

 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daitezke larruzko paletako lehiak utzitako datu guztiak, eta baita pala motzekoaren xehetasunak ere.

 

 

 










Ir arriba