Jokoan da Gomazko Paletako Emakumea Pilotari Txapelketa

2018/10/24 | Lehiaketa

Ataun, Asteasu, Aia, Alegia eta Anoeta izango dira ligaxkako egoitzak; finalerdiak Hernanin jokatuko dituzte, abenduaren 1ean; eta finalak Tolosako Beotibarren, abenduaren 15ean

Jardunaldi honetan (2018-10-28) hasiko da Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketa, Ataunen.

 

 

 

Gomazko paletaz lehiatuko dira pilotariak txapelketa honetan, binaka: 1. mailan 6 bikote ariko dira, eta 2. mailan 8.

 

 

 

Hain zuzen ere, klub desberdinetako pilotariekin osatzen dira bikoteak Emakumea Pilotari Txapelketan, hala betikoak albo batera utziz eta lehia orekatuz. Hauexek dira aurten gomazko paletako torneoan parte hartuko dutenak:

 

1. MAILA

  • Irazustabarrena-Arrillaga
  • Larrarte-Maddi Mendizabal
  • Garmendia-Erasun
  • Galdos-Huizi
  • Otaegi-Arrieta
  • Maiza-Maider Mendizabal

     

2. MAILA

      A MULTZOA

  • Mateos-Agirre
  • Etxegia-Urdangarin
  • Otegi-Ramirez
  • Lopez-Herrero
     

     B MULTZOA

  • Balerdi-Lopetegi
  • Otaegi-Aranburu
  • Ontsalo-Albeniz
  • Eizmendi-Galparsoro

 

 

 

Bai 1. mailan bai 2.ean itzuli bateko ligaxka jokatuko dute bikoteek, urriaren 27tik azaroaren 24ra bitartean. Partidak, hasiera batean, larunbat arratsaldetan izango dira. Eta jardunaldi bakoitza egoitza batean jokatuko da; hauexek dira aurreikusitakoak:

 

  • 1. jardunaldia, urriak 27: Ataun
  • 2. jardunaldia, azaroak 3: Asteasu
  • 3. jardunaldia, azaroak 10: Aia
  • 4. jardunaldia, azaroak 17: Alegia
  • 5. jardunaldia, azaroak 24: Anoeta

 

 

 

Finalerdiak abenduaren 1ean izango dira, Hernanin. Eta finalak abenduaren 15ean jokatuko dituzte, Tolosako Beotibarren.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-EmP Ezker Horma eta Kartelera ataletan egin daiteke txapelketaren jarraipena.

 

 

 










Ir arriba