Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehenengo finalak jokoan, igandean, Deban eta Anoetan

2018/10/17 | Lehiaketa

Gizonezkoen larruzko paletako nagusien mailako finalak izango dira ikusgai, Deban, 10:30etik aurrera; eta Anoetan, berriz, emakumezkoen gomazko paletako nagusien mailako finalak jokatuko dituzte, 17:00etan

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, igande honetan (2018-10-21), Deban eta Anoetan. Deban, gizonezkoen larruzko paletako nagusien mailako finalak jokatuko dituzte, 10:30ean hasita. Eta Anoetan, bestalde, emakumezkoen gomazko paletako nagusien mailako finalak, 17:00etatik aurrera.

 

 

 

 

Gizonezkoen larruzko paletako lehiari dagokionean, 2. eta 3. mailako finalisten izenak dagoeneko ezagutzen dira, aurreko asteburuan jokatu baitzituzten finalerdiak.

2. mailan, hain zuzen ere, Etxeberria-Beitiaren Euskal Jolas taldeak 35-22 irabazi zion Benoit-Estefano bikoaren Real Sociedad taldeari, eta Aizpuru-Argoteren Txost 3k 26-35 hartu zuen mendean Ibarguren-Berasategiren Oiangu 1.

3. mailan, bestalde, Aristi-Badiolaren Euskal Jolas taldea zuzenean sailkatu zen finalera, ligaxka lehen postuan amaituta. Eta Irastorza-Mendikoaren Oianguk irabazi zuen 2. eta 3. sailkatutakoen arteko finalerdia, 35-21, Alkorta-Ponceren Gaztelekuren aurka.

1. mailan, aldiz, oraindik erabakitzeko daude finalistak, ostiral honetan bertan (2018-10-19) jokatuko baitituzte finalerdiak, Luzuriaga-Andonegiren Oiangu 1 eta Eskisabel-Pichelen Eple taldeek alde batetik (20:30, Olaberria-Udalekoa), eta Brosa-Vigeonen Real Sociedad 1ek eta Begiristain-Clementen Pagazpek bestetik (20:30, Donostia-Atano III.a).

Gauzak honela, hauxe da igandeko finaletarako aurreikusitako jaialdia:

 

Urriak 21, igandea, 10:30, Deba-Aldats

 

1. Larruzko paleta, nagusien 3. maila:
EUSKAL JOLAS (Aristi-Badiola) / OIANGU (Irastorza-Mendikoa)

2. Larruzko paleta, nagusien 2. maila:
TXOST 3 (Aizpuru-Argote) / EUSKAL JOLAS (Etxeberria-Beitia)

3. Larruzko paleta, nagusien 1. maila:
OIANGU 1 (Luzuriaga-Andonegi) edo EPLE (Eskisabel-Pichel) / 
REAL SOCIEDAD 1 (Brosa-Vigeon) edo PAGAZPE (Begiristain-Clement)

 

 

 

 

Igandeko beste jaialdia emakumezkoen gomazko paletako lehiarena izango da.

Kasu honetan ere, 1. mailako finalistak erabakita daude, urriaren 14ko jardunaldian bukatu baitzuten ligaxka: Huizi-Arrietaren Hernanik bukatu zuen lehen postuan eta Garmendia-Maizaren Su-Berri 2 taldeak bigarrenean.

Baina 2. mailako finalerdiak oraindik jokatzeko daude, bi multzoetako lehen eta bigarren sailkatuak gurutzatuz. Ostiralean (2018-10-19) izango dira biak: Ontsalo-Agirreren Intxurre eta Otegi-Aranbururen Atzapar 2 taldeen artekoa batetik (18:30, Alegia-Elorri), eta Sarobe-Otaegiren Hernani 1 eta Eizmendi-Albenizen Aia taldeen artekoa bestetik (19:45, Hernani-Udalekoa).

Hauxe izango da, beraz, finalen jaialdia:

 

Urriak 21, igandea, 17:00, Anoeta-Alkartasuna

 

1. Gomazko paleta, nagusien 2. maila:
INTXURRE (Ontsalo-Agirre) edo ATZAPAR 2 (Otegi-Aranburu) / 
HERNANI 1 (Sarobe-Otaegi) edo AIA (Eizmendi-Albeniz)

2. Gomazko paleta, nagusien 1. maila:
HERNANI (Huizi-Arrieta) / SU-BERRI 2 (Garmendia-Maiza)

 

 

 

 

Bi txapelketa hauen xehetasun guztiak eskuragarri daude Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean.

 

 

 










Ir arriba