20 klubetako 92 pilotarik eman du izena aurtengo mutilen eskuko teknifikazio proiektuan

2018/09/19 | Ikastaroak

Horietatik 55 dira infantil kategoriakoak eta 37 kadete; irailaren 19an, 26an eta urriaren 3an izango dituzte hautaketa entrenamenduak; urrian ekingo diete saioei

2018-19 denboraldian ere martxan dugu mutilen eskuko teknifikazio proiektuaPilotariei entrenamendu tekniko eta prestakuntza fisiko pertsonalizatua eskaintzea du xede egitasmoak.

 

 

 

Hilabete hasieran zabaldu genuen izen-ematea, eta Gipuzkoako 20 klubetako 92 pilotarik eman du izena, 55 infantil eta 37 kadete (hain zuzen ere, bi kategoria hauetako pilotariei zegoen zuzenduta deialdia). Infantiletan, 14 dira Tolosaldea-Goierri-Aiztondokoak, 25 Deba eta Urola Kosta eskualdeetakoak, eta 16 Bidasoa-Oarso-Buruntzakoak. Kadetetan, berriz, Tolosaldea-Goierri-Aiztondokoak 16 dira, 14 Deba eta Urola-Kostakoak, eta 7 Bidasoa-Oarso-Buruntzakoak. 

Ondorengo lerrotan laburbiltzen ditugu urtez urteko datuak:

 

GIPUZKOAKO TEKNIFIKAZIO PROIEKTUA
         
DENBORALDIA ELKARTE KOPURUA PILOTARI KOPURUA
infantilak kadeteak GUZTIRA
2014 - 15 21 28 31 59
2015 - 16 25 31 38 69
2016 - 17 25 57 46 103
2017 - 18 22 57 40 97
2018 - 19 20 55 37 92

 

 

 

Izena emandako pilotari guztiak hautaketa entrenamenduetara deitu ditugu: hilaren 19an, Tolosaldea, Goierri eta Aiztondokoak daude deituta; hilaren 26an, Deba eta Urola Kostakoak; eta urriaren 3an, azkenik, Bidasoa, Oarso eta Buruntza eskualdeetako pilotarien txanda izango da. Aurten hautaketa saio guztiak Donostiako Atano III.a pilotalekuan izango dira (pilotari bakoitzari egokitu zaion egun eta ordu zehatzen berri emango zaio).

 

 

 

Behin hautaketa probak amaituta eta pilotarien behin betiko zerrenda osatuta, urrian ekingo diete entrenamenduei, bai eskualde bakoitzean bai Gipuzkoa mailan.

 

 

 

Besteak beste, Iraitz Olaetxea Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko teknikaria, eta Beñat Rezusta, Andoni Ugalde eta Ander Imaz pilotari profesional gipuzkoarrak izango dira prestatzaileak.

 

 

 










Ir arriba