Parte-hartze handiarekin abiatu da, aurten ere, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa

2018/09/13 | Lehiaketa

Hainbat datu laburbildu ditugu lerro hauetan

Parte-hartze handiarekin abiatu da, aurten ere, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa. Joan den asteburuan (2018-09-09) ekin zioten lehiari, larruzko paletako espezialitatearekin (xehetasunak hemen). Datorrenean (2018-09-16), besteak beste, eskuz binakako eta gomazko paletako jokamoldeak abiatuko dira. Hurrengoan (2018-09-23) zesta-puntaren txanda izango da. Eta horrela, pixkanaka-pixkanaka, lehia bete-betean izan arte.


Izan ere, espezialitate ia guztietan jokatzen da Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, bai nesketan bai mutiletan, kategoria eta maila ugaritan. Eta lehia gehienak abendura arte luzatuko badira ere, denboraldi osoan zehar izango da jokoan txapelketa. 

 

 

 

Honako jokamoldetan ariko dira pilotariak:

 

  • Eskuz banaka: kadeteak, jubenilak eta nagusiak; kantxa osoan aurrena eta lau t'erdian ondoren
     
  • Eskuz binaka: kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1. , 2. eta 3. maila) eta nagusiak (Ohorezkoak, 1., 2. eta 3. maila)
     
  • Gomazko paleta: 22 urtez azpikoetan eta nagusietan (1., 2. eta 3. maila) mutiletan; eta jubeniletan (1. eta 2. maila) eta nagusietan (1. eta 2. maila) nesketan
     
  • Larruzko paleta: nagusiak (1., 2. eta 3. maila)
     
  • Pala motza: nagusiak (1., 2. eta 3. maila)
     
  • Pala: nagusiak
     
  • Zesta-punta: kadeteak, jubenilak eta nagusiak (1. eta 2. maila); lehenik binaka eta ondoren banaka
     
  • Joko garbi

 

 

 

Lehenik ligaxka eta ondoren kanporaketen fasea jokatuko dute guztietan. Espezialitate, kategoria eta maila zehatz bakoitzeko xehetasunak dagokion lehiaketa sistemetan kontsulta daitezke, webgune honetan bertan, hemen klikatuz.

 

 

 

Bertan ematen da ere finalen daten berri. Hauek dira oraingoz aurreikusitakoen gutxi gorabeherako datak:
 

  • Urriaren 21eko jardunaldia: larruzko paleta (nagusiak 1., 2. eta 3. maila); gomazko paleta neskak (nagusiak 1. eta 2. maila)
     
  • Azaroaren 11koa: eskuz binaka (kadeteak 1. maila, jubenilak 1. maila eta nagusiak Ohorezko maila, 1.a eta 2.a)
     
  • Azaroaren 25eko asteburua: gomazko paleta mutilak (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
     
  • Abenduaren 16koa: eskuz binaka (kadeteak 3. maila eta jubenilak 3. maila); zesta-punta binaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak 1. eta 2. maila)
     
  • Abenduaren 23ko jardunaldia: eskuz binaka (kadeteak 2. maila, jubenilak 2. maila eta nagusiak 3. maila)
     
  • Abendua: eskuz banaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak)
     
  • Urtarrila: pala (nagusiak)
     
  • Martxoa: joko gabi
     
  • Ekaina: eskuz banaka lau t'erdian (kadeteak, jubenilak eta nagusiak); zesta-punta banaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak)

 

 

 

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daiteke. Eta bai bertan bai Kartelera txokoan astez asteko jarraipena egin.

 

 

 










Ir arriba