Asteburuan ekingo diote Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari, larruzko paletako lehiarekin

2018/09/04 | Lehiaketa

Nagusien kategoriako 25 taldek hartuko du parte, 1., 2. eta 3. mailan; finalak urriaren 21ean, igandea, jokatuko dituzte

Asteburu honetan (2018-09-09) hasiko da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa. Larruzko paletako espezialitatea izango da goiztiarrena. Hurrengo jardunaldietan gehituko zaizkio, berriz, gainontzeko jokamoldeak.

 

 

 

Nagusien kategoriako pilotariek hartuko dute parte larruzko paletako txapelketan, eta 1., 2. eta 3. mailan ariko dira.

Denera, 25 talde lehiatuko dira: 8 lehenengo mailan (bi multzotan banatuta), 12 bigarren mailan (beste bi multzotan) eta 5 talde hirugarren mailan (multzo bakarrean).

 

 

 

Lehenik, joan-etorriko ligaxka jokatuko dute guztiek, irailaren 9ko jardunaldian hasi eta urriaren 7kora arte 2. eta 3. mailan, eta 14kora arte 1. mailaren kasuan. 

 

 

 

Maila guztietan, multzo bakoitzeko lehenengo eta bigarren sailkatuek finalerdiak jokatuko dituzte: 2. eta 3. mailakoak urriaren 14ko asteburuan izango dira, eta 1. mailakoak urriaren 19an, ostirala.

 

 

 

Final guztiak, berriz, urriaren 21ean, igandea, izango dira ikusgai, oraindik erabakitzeko dagoen egoitzan.

 

 

 

Aurrerago emango dizuegu gainontzeko espezialitateen berri. Bitartean, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma eta Kartelera ataletan kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 










Ir arriba