Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa ere, martxan

2018/09/05 | Lehiaketa

Gipuzkoak bi talderekin hartuko du parte; guztira, 8 talde lehiatuko dira; finala urriaren 7ko asteburuan izango da ikusgai

Aurten ere, 2018-19 denboraldia hastearekin batera, Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa izango dugu martxan. Asteburu honetan (2018-09-09) ekingo diote, hain zuzen ere, lehiari. Eta Gipuzkoa ere present izango da, bi talderekin hartuko baitu parte, iaz bezala: Gipuzkoa 1 eta Gipuzkoa 2.

 

 

 

Oiartzungo Txost pilota klubak hartu du hirugarren edizioa antolatzeko ardura, joko zuzenak berreskuratzeko eta bultzatzeko lanean buru-belarri dabilen kluba.

 

 

 

Bote Luzea Euskal Herriko eta Europako pilota-joko modalitate bat da, joko zuzenen arteko zaharrena, eta ondoren sortu direnen oinarria eta funtsa. Euskal Herrian galdua bazegoen ere, azken urte hauetan berreskuratze prozesu batean sarturik dago.

Bi taldeak aurrez aurre jartzen dira eta ez da pilota hormaren kontra joz jokatzen. Talde bakoitza zortzi pilotariz osatua dago; bost kantxaratzen dira eta aldaketak egitea onartua dago. 60 metro inguru luzerako eremutan aritzen dira pilotariak, normalean estalirik gabeko plazetan, eta helburua aurkariari eremua irabaztea da. 

 

 

 

Guztira, 8 taldek jokatuko dute Bote Luzeko Euskal Herriko III. Txapelketa, bi multzotan banatuta:

 
 
A MULTZOA
 
  • Bizkaia
  • Gipukoa 1
  • Iparralde 2 (Sara)
  • Iparralde 3 (Itxasu)
     

B MULTZOA

  • Gipuzkoa 2
  • Iparralde 1 (Senpere)
  • Iparralde 4 (Donapaleu)
  • Nafarroa

 

 

 

Pilotari hauek ordezkatuko dute Gipuzkoa:


 
GIPUZKOA 1
 
  • Unai Alvarez
  • Beñat Arzelus
  • Julen Chiapuso
  • Iñaki Esnal
  • Julen Iribar
  • Iban Jauregi
  • Ekaitz Lasa
  • Andoni Zabala
     

GIPUZKOA 2

  • Adrian Bengoa
  • Jon Ander Esnaola
  • Gaizka Iruretagoiena
  • Julen Jauregi
  • Asier Mendizabal
  • Aimar Orbegozo
  • Andoni Urbieta
  • Ibai Urbieta
  • Jon Urbieta 

  

 

 

 

 

Txapelketak bi fase izango ditu: ligaxkarena eta kanporaketena.

Lehendabiziko fasean, ligaxka jokatuko dute parte-hartzaile guztiek, irailaren 9tik 23ra bitarteko asteburuetan.

Ondoren, ligaxkan multzo bakoitzean lehen bi postuetan sailkatutako taldeek finalerdiak jokatuko dituzte, partida bakarrera (A1 vs B2 eta B1 vs A2), irailaren 30eko jardunaldian.

Finala, azkenik, urriaren 7ko asteburuan izango da ikusgai.
 

 

 










Ir arriba