Jokoan da Enrique Abril Errebote Txapelketa

2018/08/30 | Lehiaketa

Irailaren 9an ekingo diote lehiari Behar Zana, Txost eta Zubieta talde gipuzkoarrek eta Luzean talde lapurtarrak; finala irailaren 30erako aurreikusten da, Zubietan

Ate joka da Enrique Abril Errebote Txapelketa. Irailaren 9an, igandea, ekingo diote lehiari. Gipuzkoako lehiaketa ofizialen 2018-19 denboraldia hasiko da, hain zuzen ere, jardunaldi horretan.

 

 

 

Aurten Euskal Herriko lau talde lehiatuko dira, aurreko edizioko berak: Gipuzkoako Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta); eta Lapurdiko Luzean (Donibane Lohizune).

 

 

 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, denek denen aurka, irailaren 9tik 23ra bitartean. 

Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira.

 

 

 

Eta ligaxkako 1 eta 2. sailkatuek finala jokatuko dute, printzipioz, irailaren 30ean, igandea, 11:00etan, Zubietan (eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa). 

 

 

 

 

Txapelketaren informazio osatua nahi izanez gero, Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril atalera jo daiteke; baita astero-astero txapelketaren jarraipena egin ere, Kartelera txokoan.

 

 

 










Ir arriba