Zubietarrak nagusi Gipuzkoako Errebote Txapelketaren finalean

2018/07/16 | Lehiaketa

13-2 hartu zuten mendean Oiartzungo Txost taldea, Villabonan jokatutako lehian

Zubietak irabazi du Gipuzkoako Errebote Txapelketa. 13-2 hartu zuen mendean Oiartzungo Txost taldea Villabonan jokatutako finalean. Hauexek jaialdiaren xehetasunak:

 

 

 

 

Uztailak 14, larunbata, 10:30, Villabona-Errebote plaza
 

ZUBIETA (Garcia, Argote, Rezola, J.Aizpurua, J.Aizpurua) 13 /
TXOST (Azpiroz, Susperregi, Leonet, Nazabal, Zabala) 2

 

 

 

 

Behar Zana, Txost eta Zubieta taldeak lehiatu dira aurten Gipuzkoako Errebote Txapelketan. Eta zubietarrek eta oiartzuarrek lortu zituzten finalerako txartelak, ligaxkan lehendabiziko bi postuetan sailkatuta:
 

  1. Zubieta, 4 puntu
  2. Txost, 3 puntu
  3. Behar Zana, 2 puntu

 

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa plaza atalean, esteka honetan klikatuz, kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia: https://bit.ly/2L6pyei. Eta Argazki galeriak txokoaren lotura honetan dago ikusgai finalaren irudi bilduma: https://bit.ly/2NV7mmG

 

 

 










Ir arriba