Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak, larunbatean, Donostiako Gaskan

2012/03/22 | Lehiaketa

Larunbatean (2012-03-24) jokatuko dira, Donostiako Gaska trinketean, Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak. Zehazki, lau partida izango dira ikusgai jaialdian: lehendabizikoa kadeteen mailako lehia izango da, bigarrena jubenilen mailakoa, eta hirugarren eta laugarren partidetan nagusiek jokatuko dute (2. mailakoek eta 1. mailakoek, hurrenez hurren). Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 


*Martxoak 24, larunbata, 15:15, Donostia-Gaska trinketa

 

1. Eskuz binaka, kadeteak: URNIETA (Imaz-Ezenarro) / OIARPE 1 (Olarra-Flores)

2. Eskuz binaka, jubenilak: URNIETA 3 (Loitegi-Lizaso) / HERNANI 1 (Leonet-Murgiondo)

3. Eskuz binaka, nagusien 2. maila: USURBIL (Mendizabal-Catalina) / HERNANI (Alvarez-Esnaola)

4. Eskuz binaka, nagusien 1. maila: BEHAR ZANA (Arruti-Esnaola) / USURBIL (Huzi-Landa)

 

 

Final hauekin bukatuko da 2011-12ko Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa. Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue xehetasun guztiak.

 

 

 










Ir arriba