Zumaiak irabazi du 2018ko Gipuzkoako Herriarteko Zesta-punta Txapelketa

2018/06/27 | Lehiaketa

2-1 gailendu zitzaion Mutrikuri, eta bere 9. txapela jantzi du; bi herriek elkarren aurka finala jokatzen duten 8. urtea izan da

Zumaiak irabazi du 2018ko Gipuzkoako Herriarteko Zesta-punta Txapelketa. 2-1 hartu zuen mendean Mutriku, Mutrikun bertan jokatutako finalean (2018-06-22). Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

 

 

 

Ekainak 22, ostirala, 19:00, Mutriku-Miruaitz

 

ZUMAIA 2 / MUTRIKU 1


1. Kadeteak:
ZUMAIA (Egaña-Aizpurua) 30 / MUTRIKU (Urreisti-Basterretxea) 20

2. Jubenilak:
ZUMAIA (Aguirre-Saez) 35 / MUTRIKU (Arrillaga-A.Mendizabal) 32

3. Nagusiak:
ZUMAIA (Manterola-Uranga) 6 / MUTRIKU (E.Mendizabal-Manzisidor) 35 (6na zihoazela Zumaiako pilotari bat lesionatu egin zen eta ezin izan zuten partida bukatu)
 

 

 

Pilotari hauek osatu dute Zumaiako taldea aurtengo Herriartekoan: Eduardo Aguirre, Joseba Aguirre, Luken Aizpurua, Julen Cabanillas, Haritz Egaña, Kimetz Etxabe, Luis Etxabe, Josu Gurrutxaga, Iñaki Lopetegi, Julen Lopez, Ander Manterola, Telmo Manterola, Julen Mugerza, Danel Odriozola, Cristian Saez, Gorka Segurola, Unai Uranga eta Ander Ureta.

Eta ondorengoek Mutrikukoa: Markel Andonegi, Aitor Andonegi, Hodei Arrillaga, Zuhaitz Arrillaga, Xabier Arrizabalaga, Alain Basterretxea, Joseba Iñaki Eleizgarai, Yon Iparragirre, Amets Lekube, Eneritz Lizardi, Oier Lizardi, Aitor Manzisidor, Mikel Manzisidor, Jon Iñaki Mendizabal, Aratz Mendizabal, Ekaitz Mendizabal, Manex Sasiain, Unai Sasiain, Eñaut Urreisti eta Erlantz Urreisti.

 

 

 

Garaipen honekin, Zumaiak 9. txapela gehitu dio bere palmaresari; gainontzekoak, urte hauetan irabazi zituen: 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2007, 2011 eta 2012. Eta beste 10 bider izan da txapeldunorde: 2004an, 2005ean, 2008an, 2009an, 2010ean, 2013an, 2014an, 2015ean, 2016an eta azkena iazko edizioan. 

Mutrikuk, berriz, 5 txapel ditu: 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017 urteetakoak, hain zuzen ere. Eta, aurtengoarekin, 3 aldiz izan da txapeldunorde, gainontzeko biak 2011n eta 2012an.

 

 

 

Zumaiak jarraitzen du, beraz, sailkapen buru txapelei dagokienean: 9 ditu, esan bezala. Atzetik da Mutriku, 5 txapelekin. Hirugarren postuan Tolosa, 4rekin. Eta atzetik Donostia, 3 txapelekin. 

 

 

 

Zumaiak Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren edizio guztietan hartu dute parte, hau da, 21 aldiz, eta 19 final jokatu dituMutriku, berriz, 9 aldiz lehiatu da, eta 8 finaletara iritsi da.

 

 

 

Bi herriek, gainera, 8 aldiz jokatu dute finala elkarren aurka, azkeneko zortzi edizioetan, hain justu. 2011n eta 2012an Zumaiak irabazi zuen, eta baita aurten ere. Eta 2013tik 2017ra bitarteko edizioetan, biak barne, Mutrikuk.

 

 

 

Lau herri lehiatu dira aurtengo txapelketan: Donostia, Hondarribia, Mutriku eta Zumaia.

 

 

 

Herriarteko Zesta-punta Txapelketak utzitako guztia ikusgai dago gure webgunearen Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-Zesta-punta atalean, esteka honetan klikatuz: https://bit.ly/2MH7gyh

 

*Argazkiak: Mutrikuko Danok Bat kluba

 

 

 










Ir arriba