Txost 1 taldeak irabazi du Gipuzkoako Txapelketaren 22 urtez azpikoen larruzko paletako finala

2018/06/26 | Lehiaketa

Estefano-Juaristi bikotea 31-35 nagusitu zen Leonet-Erkiziak osatutako Txost 2 taldearen aurka

Klub bereko bi talde izan ziren aurrez aurre Gipuzkoako Txapelketaren 22 urtez azpikoen larruzko paletako finalean, joan den ostiralean (2018-06-22), Donostiako Altza auzoan: Oiartzungo Txost klubeko Txost 1 eta Txost 2 taldeak. Estefano-Juaristi bikotearen Txost 1 nagusitu zen, 31-35eko emaitzarekin, Leonet-Erkiziak osatutako Txost 2ren aurka:

 

 

 

Ekainak 22, ostirala, 17:45, Donostia-Altza


1. Larruzko paleta mutilak, 22 urtez azpikoak:
TXOST 2 (Leonet-Erkizia) 31 / TXOST 1 (Estefano-Juaristi) 35

 

 

 

Sei talde lehiatu dira txapelketa honetanAltzatarraGazteleku 1Gazteleku 2Real SociedadTxost 1 eta Txost 2.

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-larruzko paleta 22 urtez azpikoak atalean kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia, esteka honetan: https://bit.ly/2JLU3GS. Eta Argazki galeriak atalean finaleko hainbat irudi daude ikusgai: https://bit.ly/2KqqCpM

 

 

 










Ir arriba