Herriarteko Eskuzko Txapelketako finalera zein bi herri sailkatuko diren jakingo da asteburuan

2018/06/21 | Lehiaketa

Oiartzun eta Azpeitia izango dira aurrez aurre batetik, eta Ataun eta Azkoitia bestetik; azpeitiarrek 3-0eko aldeko emaitza lortu zuten joanekoan, eta 2-1ekoa azkoitiarrek; finala hilaren 30ean izango da, 16:30ean, Donostiako Atano III.ean

Herriarteko Eskuzko Txapelketaren finala ere ate joka da. Hain zuzen ere, finalerako txartelak izango dituzte jokoan asteburu honetan Oiartzunek eta Azpeitiak alde batetik, eta Ataunek eta Azkotiak bestetik. Azpeitiarrek 3-0eko aldeko emaitza lortu zuten joanekoan (22-16, 22-19, 22-9), eta azkoitiarrek 2-1ekoa (22-10, 22-15, 2-22). Baina ikusteko dago zer gertatuko den finalerdien itzulerakoetan.

 

 

Hauxe da, hain zuzen ere, asteburu honetarako kartelera:

 

Ekainak 22, ostirala


- 19:30, Oiartzun-Madalensoro: OIARTZUN / AZPEITIA

 

Ekainak 23, larunbata


- 19:00, Ataun-Auzoeta: ATAUN / AZKOITIA

 

 

 

Finala hilaren 30ean izango da, larunbata, 16:30ean, Donostiako Atano III.ean.

 

 

 

 

2018ko edizioan 18 herrik eman zuten izena eskuzko lehian, hauexek: Aia, Altzo, Andoain, Asteasu, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bidania-Goiatz, Donostia, Errenteria, Hernani, Oiartzun, Oñati, Tolosa, Zizurkil eta Zumaia.

 

 

 

51. edizioa da aurtengoa eskuz.

Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Azpeitia hirugarren, 6rekin (3tan txapeldunorde).

Azpeitia berriro nagusituko balitz, lehendabiziko herria litzateke lau aldiz jarraian lehia irabazten.

 

 

 

Herriarteko Eskuzko Txapelketaren inguruko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-Eskua atalean dago eskuragarri: https://bit.ly/2yuUos1

 

 

 










Ir arriba