Azpeitia eta Donostia, Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketaren lehen edizioko finalean

2018/06/21 | Lehiaketa

Igandean jokatuko dute finala, 11:00etan, Donostiako Altza auzoko pilotalekuan

Azpeitiak eta Donostiak jokatuko dute 2018ko Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketaren finala, igandean, 11:00etan, Donostiako Altza auzoko pilotalekuan. Bi herri hauetako batek izango du, beraz, txapelketaren historiako lehendabiziko txapela janzteko ohorea.

 

 

Hauxe izango da finalaren jaialdia:

 

Ekainak 24, igandea, 11:00, Donostia-Altza


1. Gomazko paleta, banaka frontoi osoan: AZPEITIA / DONOSTIA

2. Gomazko paleta, binaka: AZPEITIA / DONOSTIA

3. Gomazko paleta, banaka 7aren barruan: AZPEITIA / DONOSTIA
 

 

 

Pilotari hauek ordezkatu dute Azpeitia txapelketa honetan: Oier Alkorta, Haritz Aranbarri, Asier Egiguren, Urtzi Lopetegi, Eneko Martija eta Jabi Odriozola.

Eta ondorengoek Donostia (zehazki, bai gomazko paletako bai palako txapelketetan izena emandako pilotarien zerrenda da hauxe): Aitor Agirre, Iñaki Alzuri, Josetxo Amiano, Xabier Arana, Juan Luis Aranjuelo, Jon Armental, Unai Aroztegi, Oscar Barbulo, Aitor Brosa, Martin Celaya, Xabier Elejalde, Iñaki Elorza, Manex Etxeberria, Kristobal Gastesi, Ladis Gomez, Xabier Huegun, Xabier Iraeta, Igor Larretxea, Gorka Luarizayerdi, Joseba Lujanbio, Gillen Martinez de la Hidalga, Iñigo Navarro, Gorka Nuin, Iñigo Oiarzabal, Mattin Otaño, Marcial Otegi, Iñaki Peluaga, Asier Ubarretxena, Santi Ubeda, Iker Udakiola, Mikel Urbieta eta Jon Urresti.

 

 

 

Zumarraga eta Hernani gelditu dira lehen edizioko finalaren atarian. Zumarragak 2-4 galdu zuen finalerdietan Azpeitiaren aurka (1-2 joanekoan: 13-20, 20-11, 19-20; eta 2-1 itzulerakoan: 20-14, 14-20, 20-15). Eta Hernanik ere 4-2ko emaitzarekin galdu zuen finalerdia Donostiaren aurka (2-1 joanekoan: 20-8, 20-14, 19-20; eta 1-2 itzulerakoan: 20-12, 12-20, 8-20).

 

 

 

Ea nork janzten duen, beraz, txapelketaren historiaren lehendabiziko txapela, Azpeitiak edo Donostiak. Zorte on denoi!

 

 

 

Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketak utzitako guztia ikusgai dago gure webgunearen Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-Gomazko paleta atalean, esteka honetan klikatuz: https://bit.ly/2ytemDJ

 

 

 










Ir arriba