Udaberri Sariko gizonezkoen gomazko paletako finalak, ostiralean, Errenterian

2012/03/14 | Lehiaketa

Txapelketako lehendabiziko finaletan, nagusien 2. mailako lehia jokatuko dute Lagunak 2k eta Goierrik, eta 1. mailakoa Ikasberrik eta Batzokikok; gainontzeko finalak hurrengo bi jardunaldietan izango dira

Udaberri Sariko lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, datorren ostiralean (2012-03-16), Errenteriako Fanderia pilotalekuan. Zehazki, bi finaletaz gozatzeko aukera izango da: lehenik, gomazko paleta mutil nagusien 2. mailako lehia jokatuko dute Lagunak 2 eta Goierri taldeek; eta ondoren, 1. mailako finala jokatuko dute Ikasberrik eta Batzokikok. 19:30ean hasiko da jaialdia. Hemen duzue, xehetasun guztiekin: 

 

*Martxoak 16, ostirala, 19:30, Errenteria-Fanderia
 

1. Gomazko paleta mutil nagusiak, 2. maila: LAGUNAK 2 (Mancebo-Etxeberria)  /  GOIERRI (Alvarez-Ballina)

2. Gomazko paleta mutil nagusiak, 1. maila: IKASBERRI (Juaristi-Lopetegi)  /  BATZOKIKO (Ormaetxea-Otegi)

 

 

Udaberri Sariko gainontzeko finalak hurrengo bi asteburutan jokatuko dira. Laster emango dizuegu horien berri.
 

 

Bitartean, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketa honen inguruko xehetasun guztiak.

 

 

 










Ir arriba