Gipuzkoako Txapelketako eskuz banaka lau terdiko gainontzeko finalak jokatuko dituzte asteburuan

2018/06/20 | Lehiaketa

Zumaian izango dira ikusgai Gipuzkoa mailako finalak, ostiralean; Villabonak hartuko ditu Ekialdeko txapelketakoak, larunbatean; eta Getarian jokatuko dituzte Mendebaldeko lehiak, igandean

Joan den ostiralean (2018-06-15) jokatu zituzten, Bidania-Goiatzen, Gipuzkoako Txapelketaren eskuz banaka lau t'erdiko lehendabiziko finalak. Eta jardunaldi honetan izango dira ikusgai gainontzeko guztiak: Zumaiak hartuko ditu Gipuzkoa mailakoak, ostiralean; Villabonan izango dira ikusgai Ekialdeko txapelketakoak, larunbatean; eta Getarian jokatuko dituzte Mendebaldekoak, igandean

 

 

 

Ondorengo lerrotan jardunaldi honetako jaialdi guztiak:

 

 

Ekainak 22, ostirala, 19:30, Zumaia-Aitzuri. GIPUZKOAKO FINALAK
 

1. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 1. maila:
ZUBELDIA (INTXURRE) / ALTUNA (TOLOSA-AURRERA)

2. Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilen 1. maila:
BAZTARRIKA (LAPKE) / LARRAÑAGA (ZUMAIA)

3. Eskuz banaka lau t'erdian, nagusiak:
ALEX JUARISTI (AZKOITIA) / BIKUÑA (IZURUN)

 

 

Ekainak 23, larunbata, 10:00, Villabona-Behar Zana. EKIALDEKO FINALAK


1. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 2. maila:
JAUREGI (BEHAR ZANA) / DE PAZ (IZURUN)

2. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 1. maila:
OIARTZABAL (HERNANI) / ARANBURU (OIARPE)

3. Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilen 1. maila:
ODRIOZOLA (ZESTOA) / GARAIBURU (TOLOSA-AURRERA)

4. Eskuz banaka lau t'erdian, nagusiak:
URKIZU (HERNANI) / ARISTI (GURE TXERU)

 

 

Ekainak 24, igandea, 10:00, Getaria-Sahatsaga. MENDEBALDEKO FINALAK


1. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 2. maila:
ETXEZARRETA (LAPKE) / UGARTE (GURE TXERU)

2. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 1. maila:
ENEKO GOIKOETXEA (LAPKE) / ENBIL (MURUMENDI)

3. Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilen 1. maila:
IÑIGO OTEIZA (AZKOITIA) / AZKOITIA (AZKOITIA)

4. Eskuz banaka lau t'erdian, nagusiak:
AGIRRE (BELOKI) / JOSU VIANA (BELOKI)

 

 

 

 

Bestetik, ekainaren 15ean jokatutako Gipuzkoa mailako finaletan, Goierriko Ibarluzeak eta Tolosa-Aurrerako Elolak jantzi zituzten txapelak, kadeteen 2. mailan eta jubenilen 2. mailan, hurrenez hurren. Hemen jaialdiaren xehetasunak:

 

 

Ekainak 15, ostirala, 19:00, Bidania-Goiatz - Ernio. GIPUZKOAKO FINALAK
 

1. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 2. maila:
AZKARGORTA (EIBAR) 10 / IBARLUZEA (GOIERRI) 22

2. Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilen 2. maila:
OTAÑO (TOLOSA-AURRERA) 15 / ELOLA (TOLOSA-AURRERA) 22

 

 

 

 

Txapelketaren inguruko informazio guztia Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daiteke, ondorengo estekan: https://bit.ly/2sOXEt9

 

 

 










Ir arriba