Gipuzkoako Txapelketa Herrikoiarekin eman diote amaiera aisialdiko paleta taldeen ikasturteari

2018/06/21 | Lehiaketa

Debako bikoteak jantzi ditu aurten txapelak, Azkoitiari finalean irabazita

Emakumezkoen Gipuzkoako Txapelketa Herrikoiarekin eman diote amaiera emakumeen aisialdiko paleta taldeen ikasturteari. Joan den larunbatean (2018-06-16) jokatu zuten, Irurako pilotalekuan. Eta Debako bikoteak jantzi zituen txapelak, finalean Azkoitiari irabazita.

 

 

 

Azkoitia, Deba, Hernani, Mutriku, Oiartzun eta Zizurkil herrietako bikoteek jokatu dute aurten txapelketa. Hauek izena emandako pilotariak:

  • Azkoitia: Amaia Aizpuru-Ana Odriozola
  • Deba: Anitze Agirrezabala-Iratxe Astigarraga
  • Hernani: Loli Izagirre-Ainhoa Erice-Marta Murua
  • Mutriku: Maite Barruetabena-Jaione Arreitunandia
  • Oiartzun: Irati Bengoetxea-Ekhiñe Soroa
  • Zizurkil: Edurne Osa-Kristina Ezkurdia

 

 

 

10:00etan hasi zuten eguna, multzoen zozketarekin. Deba, Azkoitia eta Hernani egokitu ziren A multzoan, eta Mutriku, Oiartzun eta Zizurkilekin osatu zen B multzoa

10:15ean ekin zioten lehenengo faseari, hau da, itzuli bateko ligaxka multzo bakoitzean. Hauexek izan ziren sailkapen fase horren emaitzak (partidak 15 tanto edo 10 minutura):

  • Deba 9 / Azkoitia 10
  • Mutriku 4 / Oiartzun 10
  • Deba 8 / Hernani 6
  • Mutriku 7 / Zizurkil 5
  • Azkoitia 3 / Hernani 9
  • Oiartzun 10 / Zizurkil 6
     

Ligaxka amaituta, honela gelditu zen sailkapena

A multzoa

  1. Hernani
  2. Deba
  3. Azkoitia
     

B multzoa

  1. Oiartzun
  2. Mutriku
  3. Zizurkil

 

 

 

Hamaiketakoaren ondoren hasi zen bigarren fasea, final-laurdenekin. Bi multzoetako lehenengoek finalerdietarako sailkapena lortua zuten, eta bigarren eta hirugarren sailkatuak lehiatu ziren final-laurdenetan (berriz ere partidak 15 tanto edo 10 minutura):

  • Azkoitia 10 / Mutriku 6
  • Zizurkil 3 / Deba 15
     

Eta ondoren jokatu ziren finalerdietan ere Azkoitia eta Deba nagusitu ziren (oraingoan partidak 15 tanto edo 15 minutura):

  • Azkoitia 15 / Hernani 3
  • Deba 12 / Oiartzun 8
     

Finalean, azkenik, Debako bikotea nagusitu zen azkoitiarren aurka:

  • AZKOITIA 6 / DEBA 14

 

 

 

Zorionak parte-hartzaile guztiei eta hurrengo ikasturtera arte!

 

 

 

Webgune honetako Argazki galeriak txokoan daude ikusgai eguneko hainbat irudi: https://bit.ly/2Kr3rzL

 

 

 










Ir arriba