Hasi da Gipuzkoako Eskuko Pasaka Txapelketa

2018/06/13 | Lehiaketa

Finalak abuztuaren 3an izango dira ikusgai, Oiartzungo Kontzejupean

Hasi da 2018ko Gipuzkoako Eskuko Pasaka Txapelketa, azken urteotan Oiartzungo Txost klubak eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak elkarlanean antolatzen duten lehia. Abuztura bitarte jokatuko dira partidak. Nagusien mailako pilotariak lehiatuko dira, eskuz binaka.

 

 

 

 

Ondorengo pilotariek hartuko dute parte, bi multzotan banatuta:


A multzoa

  1. Arzelus-Chiapuso
  2. Urteaga-Garmendia (gonb.)
  3. Mitxelena-Azpiroz
  4. Esnaola-Esnal
  5. Valencia-Etxeberri (gonb.)
     

B multzoa

  1. Urbieta-Urbieta
  2. Lizaso-Alvarez (gonb.)
  3. Nazabal-Zabala
  4. Arotzarene-Alfaro (gonb.)

 

 

 


Ligaxka amaituta, uztailaren 26an jokatuko dituzte finalerdiak multzo bakoitzeko lehenengo eta bigarren sailkatuek (A1 vs B2 eta B1 vs A2). Eta abuztuaren 3an (San Esteban, Oiartzungo festak) izango dira ikusgai finalak, Oiartzungo Kontzejupean, 13:00etan.

 

 

 










Ir arriba