Herriarteko Pala Txapelketaren finalistak nortzuk izango diren jakingo dugu asteburuan

2018/05/30 | Lehiaketa

Olaberria, Errenteria, Oiartzun eta Lazkao borrokatuko dira finalerako bi txartelen bila; eskuz, final-laurdenei ekingo diete; zesta-puntaz, 4. jardunaldia jokatuko dute; eta gomazko paletako lehian finalerdietarako pasea izango dute jokoan

2018ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren larruzko paleta eta pala motzeko lehiaren finalistak nortzuk izango diren jakingo dugu asteburu honetan (2018-06-03). Izan ere, finalerdien itzulikoak jokatuko dituzte Olaberriak eta Errenteriak alde batetik eta Oiartzunek eta Lazkaok bestetik. Joaneko jaialdietan 2-0eko emaitzarekin irabazi zuten Errenteriak eta Oiartzunek.

Bestetik, eskuz, final-laurdenei ekingo diete Azpeitiak, Asteasuk, Oiartzunek, Oñatik, Hernanik, Azkoitiak, Ataunek eta Zizurkilek.

Zesta-puntaz, ligaxkako 4. jardunaldia izango da ikusgai.

Eta gomazko paletaz, azkenik, finalerdietarako txartelak izango dituzte jokoan Zumarragak, Tolosak, Andoainek, Azpeitiak, Donostiak, Soraluzek, Hernanik eta Azkoitiak.

 

 

 

 

Hauxe da, hain zuzen ere, asteburu honetarako kartelera:

 

Ekainak 1, ostirala


- 18:00, Donostia-Carmelo Balda: DONOSTIA / HONDARRIBIA (zesta-punta)

- 18:30, Mutriku-Miruaitz: MUTRIKU / ZUMAIA (zesta-punta)

- 19:00, Ataun-Auzoeta: ATAUN / ZIZURKIL (eskua)

- 19:30, Hernani-Udalekoa: HERNANI / AZKOITIA (eskua)

- 19:45, Donostia-Atano III.a: OIARTZUN / LAZKAO (larruzko paleta eta pala motza)

- 22:00, Oñati-Zubikoa: OIARTZUN / OÑATI (eskua)

- 22:00, Azpeitia-Frontoi Txiki: AZPEITIA / ASTEASU (eskua)

- 22:00, Hernani-Udalekoa: AZKOITIA / HERNANI (gomazko paleta)

 

Ekainak 2, larunbata


- 11:00, Olaberria-Udalekoa: OLABERRIA / ERRENTERIA (larruzko paleta eta pala motza)

- 17:30, Azpeitia (Urrestilla)-Txikuri: AZPEITIA / ANDOAIN (gomazko paleta)

- 19:00, Tolosa-Beotibar: TOLOSA / ZUMARRAGA (gomazko paleta)

 

Ekainak 3, igandea


- 10:30, Soraluze-Udalekoa: SORALUZE / DONOSTIA (gomazko paleta)

 


 

 

 

2018ko edizioan 18 herrik eman du izena eskuko lehian, 8 ariko dira palaz, 4 zesta-puntaz eta 16 gomazko paletaz (estreinakoz jokatuko da gomazko paletako lehia). Hauexek dira aurtengo parte-hartzaileak:

 

ESKUA

  1. Aia
  2. Altzo
  3. Andoain
  4. Asteasu
  5. Astigarraga
  6. Ataun
  7. Azkoitia
  8. Azpeitia
  9. Beasain
  10. Bidania-Goiatz
  11. Donostia
  12. Errenteria
  13. Hernani
  14. Oiartzun
  15. Oñati
  16. Tolosa
  17. Zizurkil
  18. Zumaia

 

PALA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Lazkao
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia

 

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Hondarribia
  3. Mutriku
  4. Zumaia

 

GOMAZKO PALETA

  1. Amasa-Villabona
  2. Andoain
  3. Anoeta
  4. Astigarraga
  5. Azkoitia
  6. Azpeitia
  7. Deba
  8. Donostia
  9. Elgoibar
  10. Errenteria
  11. Hernani
  12. Soraluze
  13. Tolosa
  14. Zestoa
  15. Zumaia
  16. Zumarraga

 

 

 

 

Lehendabiziko finala palako txapelketarena izango da, ekainaren 10eko asteburuan. Ondoren, zesta-puntako zein gomazko paletako finalen txanda izango da, ekainaren 24ko jardunaldian. Azkenik, eskuko finala ekainaren 30ean jokatuko da, larunbata, Donostiako Atano III.ean.

 

 

 

51. edizioa da aurtengoa eskuz, 28.a palaz, 21.a zesta-puntaz, eta 1.a gomazko paletaz.

Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Azpeitia hirugarren, 6rekin (3tan txapeldunorde). Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Astigarraga izan zen txapeldunorde. Azpeitia berriro nagusituko balitz, lehendabiziko herria litzateke lau aldiz jarraian lehia irabazten.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain da bigarren postuan, 6 txapelekin (5 bider azpitxapeldun); eta Errenteria eta Olaberria dira hirugarren postuan, 5na txapelekin (biak bi ediziotan txapeldunorde). Andoainek irabazi zuen iaz, eta Deba izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz, azkenik, Zumaia da jaun eta jabe, 8 txapelekin (10 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 5 txapelekin (2 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Iazko edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.

 

 

 

Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean dago eskuragarri: https://bit.ly/2sJNuMu. Bertan eta Kartelera txokoan astez asteko jarraipen zehatza egin ahal izango duzue.

 

 

 










Ir arriba