Otaegik (Txapagain) eta Orbegozok (Aņorga) irabazi dute Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa

2018/05/22 | Lehiaketa

2. urteko alebinen finalean hartu zuen mendean Otaegik Goierri klubeko Ibarluzea, eta infantilen mailako lehia irabazi zuen Orbegozok Tolosa-Aurrera klubeko Amundarainen aurka

Otaegik (Txapagain) eta Orbegozok (Añorga) irabazi dute Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa. Joan den larunbatean (2018-05-19) jokatu zituzten finalak, Tolosako Beotibarren. Otaegi 2. urteko alebinen mailako lehian nagusitu zitzaion Goierri klubeko Ibarluzeari, 6-16ko emaitzarekin. Eta Orbegozok infantilen mailakoa irabazi zuen, 18-13, Tolosa-Aurrera klubeko Amundarainen aurka:

 

 

 

Maiatzak 19, larunbata, 16:30, Tolosa-Beotibar:

 

1. 2. urteko alebinak: IBARLUZEA (Goierri) 6 / OTAEGI (Txapagain) 16

2. Infantilak: ORBEGOZO (Añorga) 18 / AMUNDARAIN (Tolosa-Aurrera) 13

 

 

 

 

2. urteko alebinen mailako 10 pilotarik hartu dute parte 2018ko Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketan, eta infantil mailako beste 10k; buruz buru jokatu dute:

 

2. URTEKO ALEBINAK
 

  1. ARRILLAGA (Gazteleku)
  2. BIDEZABAL (Ilunpe)
  3. ELOSEGI (Ilunpe)
  4. ETXEBERRIA (Eple)
  5. IBARLUZEA (Goierri)
  6. JUARISTI (Aloña Mendi)
  7. LEONET (Oiarpe)
  8. OTAEGI (Txapagain)
  9. RUIZ (Zazpi Itturri)
  10. SARABIA (Aloña Mendi)

 

INFANTILAK
 

  1. AMIANO (Añorga)
  2. AMUNDARAIN (Tolosa-Aurrera)
  3. ARANBARRI (Azkoitia)
  4. ARRIZABALAGA (Ilunpe)
  5. CAMINA (Eibar)
  6. GARCIA (Lapke)
  7. IZTUETA (Tolosa-Aurrera)
  8. ORBEGOZO (Añorga)
  9. TELLERIA (Tartaloetxe)
  10. ZUBIZARRETA (Lapke)

 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa Berezkoak (eskuz banaka) atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia: https://bit.ly/2qLITXu

 

 

 










Ir arriba