Zabalik da denboraldiko azken blokeko txapelketetan izena emateko epea

2012/03/07 | Izen-emateak

Herriarteko Txapelketan, Udaberri eskuz banaka 4 1/2ko lehian eta Errendimenduko Udaberri Sarian eman daiteke izena, martxoaren 28ra arte

Dagoeneko zabalik da 2011-12 denboraldiko azken blokeko txapelketetan izena emateko epea. Zehazki, hauexek dira aukerak: Herriarteko Txapelketa-Kutxa Saria (eskua, pala eta zesta-punta), Udaberri Saria (eskuz banaka 4 1/2an) eta Errendimenduko Udaberri Saria (2. urteko alebinak eta infantilak, eskuz binaka). Guztietan martxoaren 28a, asteazkena, izango da izena emateko azken eguna.

 

 

Ondoren zehaztuko ditugu, banan-banan, txapelketa hauek guztiak:

 

HERRIARTEKO TXAPELKETA


Espezialitateak eta kategoriak: eskuko txapelketa (binaka; kadeteak, jubenilak eta nagusiak), palakoa (larruzko paleta eta pala motza; nagusiak) eta zesta-puntakoa (binaka; kadeteak, jubenilak eta nagusiak).

- Aurreikusitako egutegia: maiatzaren 13tik uztailaren 8ra bitartean.

- Izena emateko azken eguna: martxoaren 28a, asteazkena (izen-emate orria eta errolda agiriak).

 

UDABERRI SARIA (4 1/2)


Espezialitateak eta kategoriak: eskuz banaka, 4 t´erdiaren barruan; kadeteak (1. eta 2. maila), jubenilak (1. eta 2. maila) eta nagusiak.

- Aurreikusitako egutegia: apirilaren 22tik ekainaren 24ra bitartean.

- Izena emateko azken eguna: martxoaren 28a, asteazkena.

 

ERRENDIMENDUKO UDABERRI SARIA


Espezialitateak eta kategoriak: eskuz binaka; 2. urteko alebinak eta infantilak.

- Aurreikusitako egutegia: apirilaren 22tik ekainaren 30era bitartean.

- Izena emateko azken eguna: martxoaren 28a, asteazkena.

 

 

Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko duzue txapelketa hauen inguruko informazio guztia, eta baita dokumentuak deskargatzeko aukera ere (araudiak, izen-emate orriak, eranskinak...). Behin lehiak hasita hauen jarraipena ere egin ahal izango duzue bertan.

 

 

 










Ir arriba