Ramuntxo 1 eta Kurpil Kirolak 2, Trinketeko Gipuzkoako txapeldunak gomazko paletan

2012/03/07 | Lehiaketa

Ramuntxo 1 taldeak Ramuntxo 2 hartu zuen mendean, 30-23, 1. mailako finalean; 2. mailako lehian, bestalde, Kurpil Kirolak 1 taldeari irabazi zion Kurpil Kirolak 2k, 19-30

Ramuntxo 1 eta Kurpil Kirolak 2 taldeak dira Trinketeko Gipuzkoako txapeldun berriak gomazko paletako espezialitatean. Hain zuzen ere, joan den larunbatean (2012-03-03) jokatu ziren, Irungo Ramuntxo Berrin, Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako gomazko paletako finalak. Eta 1. mailako eta 2. mailako lehiak irabazi zituzten, hurrenez hurren, aipatutako bi taldeek. Ramuntxo 1 Ramuntxo 3 taldeari gailendu zitzaion, 30-23ko emaitzarekin. Eta 2. mailako finalean, Kurpil Kirolak 2 taldeak Kurpil Kirolak 1 hartu zuen mendean, 19-30.

 

Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 
*Martxoak 3, larunbata, 16:30, Irun-Ramuntxo Berri trinketa:


1. Gomazko paleta mutilak, nagusien 2. maila: Kurpil Kirolak 1 (Lazkano-Cruz)  19  /  KURPIL KIROLAK 2 (Bereau-Almandoz)  30

2. Gomazko paleta mutilak, nagusien 1. maila: RAMUNTXO 1 (Larrarte-Santesteban)  30  /  Ramuntxo 3 (Monserrat-Begiristain)  23

 


 

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketak utzitakoak: emaitzak, sailkapenak...

 

 

 










Ir arriba