Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako finalak, larunbatean, Irunen

2012/03/01 | Lehiaketa

Nagusien 1. mailan Ramuntxo 1 eta Ramuntxo 3 lehiatuko dira, eta Kurpil Kirolak 1 eta Kurpil Kirolak 2 nagusien 2. mailan; 16:30ean hasiko da jaialdia, Ramuntxo Berrin

Larunbatean (2012-03-03) jokatuko dira Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako gomazko paletako finalak, Irungo Ramuntxo Berri trinketean. 16:30ean hasiko da jaialdia, eta bi partida izango dira ikusgai: lehenik, Kurpil Kirolak 1 eta Kurpil Kirolak 2 taldeek gomazko paletako mutil nagusien 2. mailako finala jokatuko dute, eta ondoren mutil nagusien 1. mailako lehian ariko dira Ramuntxo 1 eta Ramuntxo 3.

 

 

Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

*Martxoak 3, larunbata, 16:30, Irun-Ramuntxo Berri trinketa:


1. Gomazko paleta mutilak, nagusien 2. maila: KURPIL KIROLAK 1 (Lazkano-Cruz)  /  KURPIL KIROLAK 2 (Bereau-Almandoz)

2. Gomazko paleta mutilak, nagusien 1. maila: RAMUNTXO 1 (Larrarte-Santesteban)  /  RAMUNTXO 3 (Monserrat-Begiristain)

 


 

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren xehetasunak: emaitzak, sailkapenak, karteldegia...

 

 

 










Ir arriba