Gipuzkoako Txapelketako Joko Garbiko finalak, larunbatean, Zubietan

2012/02/22 | Lehiaketa

Infantil eta nagusi mailako pilotarien lehia izango da ikusgai, 16:30ean hasiko den jaialdian

Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako Joko Garbiko finalak jokatuko dira, larunbat honetan (2012-02-25), Zubietako pilotalekuan. 16:30ean hasiko da jaialdia, eta hiru partida izango dira ikusgai: lehenik infantil mailako pilotariak lehiatuko dira, bigarren partidan nagusien 2. mailako pilotariek neurtuko dituzte indarrak, eta azken norgehiagokan nagusien 1. mailakoen txanda izango da.

 

 

Ondoren zehazten dugu jaialdia:
 


*Otsailak 25, larunbata, 16:30, Zubieta
 

1. Infantilak: TXOST 1 (Ondaro-Leonet)  /  ZUBIETA (Bordagaray-Iruretagoiena-Azpiroz)

2. Nagusiak, 2. maila: TXOST 1 (Mitxelena-Zabala-Villaluce)  /  BEHAR ZANA (Iraola-Nazabal)

3. Nagusiak, 1. maila: BEHAR ZANA 1 (Alejo-Sanchez)  /  ZUBIETA 1 (Aizpurua-Rezola)

 

 

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak, karteldegia...

 

 

 










Ir arriba