Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako azken finala, larunbatean, Irunen

2012/02/02 | Lehiaketa

Nagusien 2. mailako finalean, Hernani 2 eta Eple 2 izango dira aurrez aurre; Urnieta 3k, Urnieta 4k eta Behar Zana 2k irabazi dizuzte, hurrenez hurren, kadeteen, jubenilen eta nagusien 1. mailakoak

Larunbat honetan, otsailak 4, jokatuko da Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako eskuz banakako azken finala, nagusien 2. mailakoa, hain justu. Irungo Artaleku trinketean izango da, 13:15ean hasiko den jaialdian 4. partida. Hernani 2 (Alvarez) eta Eple 2 (Aranburu) taldeek neurtuko dituzte indarrak; lehenak 34-40 irabazi zion Hernani 1 (San Sebastian) taldeari finalerdietan, eta bigarrenak 33-40 hartu zuen mendean Orio 2 (Lertxundi). Jaialdiko gainontzeko partidak eskuz binakako neurketak izango dira, espezialitate horretako lehia hasiko baita asteburu honetan.

 

 

Hona hemen finalaren programazioa:
 

 

*Otsailak 4, larunbata, 13:15, Irun-Artaleku trinketa

 
4. Eskuz banaka nagusiak, 2. maila. FINALA:  HERNANI 2 (Alvarez)  /  EPLE 2 (Aranburu)

 

 

 

Aurreko astean, bestetik, eskuz banakako gainontzeko finalak jokatu ziren, Irungo Artalekun. Kadeteen mailako lehian, Urnieta 3k (Imaz) 22-30 irabazi zion Urnieta 1 (Ezenarro) taldeari. Jubeniletan, Urnieta 4k (Loitegi) jantzi zuen txapela, Urnieta 3ri (Lizaso) 35-15 irabazita. Eta nagusien 1. mailako finalean, azkenik, Behar Zana 2 (Esnaola) gailendu zitzaion, lehia estuan, Usurbil 3ri (Landa), 39-40.

 

 

  

Informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan.

 

 

 










Ir arriba