Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak, larunbatean, Irunen

2012/01/26 | Lehiaketa

Kadeteen, jubenilen eta nagusien 1. mailako lehiak jokatuko dira; hurrengo astean izango da nagusien 2. mailako finala

Larunbat honetan, urtarrilak 28, jokatuko dira Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako eskuz banakako finalak. Irungo Artaleku trinketean izango da jaialdia, 13:15ean hasita, eta hiru final izango dira ikusgai: kadeteen mailakoa, jubenilena eta nagusien 1. mailakoa. Aurretik, jaialdiko lehendabiziko eta bigarren partidan, eskuz banaka nagusien 2. mailako finalerdiak jokatuko dira; norgehiagoka hauetako irabazleek hurrengo asteburuan jokatuko dute finala.

 

 

Ondoren zehazten dugu aste honetako finalen jaialdia:

 

*Urtarrilak 28, larunbata, 13:15, Irun-Artaleku trinketa
 

1. Eskuz banaka nagusiak, 2. maila. Finalerdia:  HERNANI 1 (San Sebastian)  /  HERNANI 2 (Alvarez)

2. Eskuz banaka nagusiak, 2. maila. Finalerdia:  ORIO 2 (Lertxundi)  /  EPLE 2 (Aranburu)

3. Eskuz banaka kadeteak. FINALA:  URNIETA 1 (Ezenarro)  /  URNIETA 3 (Imaz)

4. Eskuz banaka jubenilak. FINALA:  URNIETA 4 (Loitegi)  /  URNIETA 3 (Lizaso)

5. Eskuz banaka nagusiak, 1. maila. FINALA:  USURBIL 3 (Landa)  /  BEHAR ZANA 2 (Esnaola)

 

 

Informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan.

 

 

 










Ir arriba