Ostegunean aurkeztuko dute Ezker Hormako Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria

2012/01/24 | Aurkezpenak

Igandean ekingo diote lehiari; finalak martxoaren 4an izango dira

Datorren ostegunean, hilak 26, aurkeztuko dute, Donostiako Kirol Etxean, Ezker Hormako Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria. 20:30ean hasiko da ekitaldia, eta txapelketaren xehetasunak emateaz gain, pilotari parte-hartzaileen zein erakundeetako ordezkarien argazkia ere aterako da.


Igandean, hilak 29, jarriko da martxan lehia. 5 jardunaldi izango ditu: urtarrilaren 29an, otsailaren 12an eta otsailaren 19an, ligaxkako partidak jokatuko dira; otsailaren 26an, finalerdiak; eta, azkenik, martxoaren 4ko asteburuan, finalak.


Laster argitaratuko dugu txapelketaren inguruko informazio gehiago webgune honetan bertan eta www.blogak.com/emakumeapilotari atarian.

 

 

 










Ir arriba