Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalak, ostiralean, Oiartzunen

2011/12/28 | Lehiaketa

19:15ean hasiko da jaialdia; final hauek jokatuta, urtea amaitzearekin batera bukatuko da 2011-12ko Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketa

Ostiral honetan (2011-12-30) jokatuko dira, Oiartzungo Madalensoro frontoian, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako larruzko paletako finalak. 19:15ean hasiko da jaialdia, eta hiru partida izango dira ikusgai: lehenik 3. mailako lehia izango da; ondoren, 2. mailakoa; eta, azkenik, 1. mailako finala. Norgehiagoka hauek jokatuta, urte amaierarekin batera bukatuko da 2011-12ko Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Artekoa.

 

 

Hona hemen finalen jaialdia:

 

*Abenduak 30, ostirala, 19:15, Oiartzun-Madalensoro


1. Larruzko paleta, 3. maila: EUSKAL JOLAS 1 (Lopez-Etxeberria) / OIANGU (Berasategi-Goiburu)

2. Larruzko paleta, 2. maila: USURBIL (Begiristain, J.-Begiristain, M.) / GAZTELEKU (Altuna-Rekalde)

3. Larruzko paleta, 1. maila: REAL SOCIEDAD 3 (Eskisabel-Etxeberria) / TXOST (Ayerbe-Mena)

 

 

 

Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa duzue eskuragarri webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan.

 

 

 










Ir arriba