Edurne-Edorta bikoteak irabazi du Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketa

2011/12/22 | Lehiaketa

Urko-Patxi bikoarentzat izan da sailkapeneko bigarren postua, eta Andoni-Beņat bikotea sailkatu da hirugarren

Edurnek eta Edortak irabazi dute Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketa. Abenduaren 17an, larunbata, jokatu ziren finalak, Donostiako Loiola auzoan, festa giroan. Urkok eta Patxik osatutako bikoteak lortu du sailkapeneko bigarren postua, eta Andoni eta Beñat bikotea sailkatu da hirugarren. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

*Abenduak 17, larunbata, 10:30, Donostia-Loiola
 

1. URKO-PATXI  25  /  Andoni-Beñat  16

2. Urko-Patxi  9 /  EDURNE-EDORTA  25

3. Andoni-Beñat  11  /  EDURNE-EDORTA  25

 
 

Gauzak honela, halaxe gelditu zen sailkapena: 


1. EDURNE-EDORTA, 4 puntu (+30)

2. URKO-PATXI, 3 puntu (-7)

3. ANDONI-BEÑAT, 2 puntu (-23)

 

 

Lehendabiziko aldia da txapelketa hau jokatzen dena, eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak antolatu dute. Integrazioa bultzatu eta bestearen lekuan jartzea lortu nahi da, besteak beste, ekimen honen bitartez.

 


Hainbat ezaugarri izan ditu lehiak:
 

- Partidak 25 tantora.

- Pilota: mollepelle urdina.

- Paleta: errefortzu gabeko paleta.

- Sakea: 1. botea 3. koadroaren atzetik (10,5m), faltako marra 2. koadroan (7m) eta luze marra edo pasa 4. koadroan (14m).

- Pilotariek airez, bote baten ondoren eta bigarren botearen ondoren jo dezakete pilota. Hirugarren botea egiten badu, txarra izango da beranduegi jo duenarentzat.

 
 

Azken txanpa honetara iritsi baino lehen, hiru jardunaldiko ligaxka jokatu zuten parte-hartzaileek, bikote finkoetan banatuta, denek denek aurka (Usurbilen, Zegaman eta Antzuolan izan ziren partidak). Ligaxka horrek utzitako sailkapenaren arabera, bikoteak antolatu ziren berriro. Eta finaletako jaialdian bikote berri horien arteko ligaxka ikusteko aukera izan zen. 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Egokitua atalean aurkituko duzue txapelketaren inguruko xehetasun gehiago. Eta Argazki galeriak atalean hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba