Emakumea Pilotari Txapelketa, azken txanpan

2011/12/14 | Lehiaketa

Larunbat honetan finalerdiak jokatuko dira, Tolosan; finalak abenduaren 23an izango dira, Hernanin

Azken txanpan sartu da Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketa. Larunbat honetan bertan (2011-12-17) finalerdiak jokatuko dira, Tolosan. Eta abenduaren 23an, ostirala, finalak izango dira ikusgai, Hernanin (bi partida hauez gain Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako gomazko paletako neska jubenilen finala ere hartuko du jaialdiak).

 

Hona hemen finalerdien jaialdia:
 


*Abenduak 17, larunbata, 16:30, Tolosa
 

1. Gomazko paleta neskak, 2. maila: ARRIOLA-UGALDE / JAUREGI-LENDINEZ

2. Gomazko paleta neskak, 1. maila: ETXEGIA-MAIDER MENDIZABAL / IRAZUSTABARRENA-ARGAIN

 

 

Bi bikote dagoeneko zain eta lasai egoteko moduan dira, finalen atarian. Izan ere, ligaxkako partida guztiak irabazi eta lehen postuan sailkatu eta gero, finalerako zuzeneko txartela lortu dute biek. 1. mailan, Redondo-Arozena dira dagoeneko finalistak. Eta 2. mailan, bestalde, Tijero-Beldarrain bikotea. 2. eta 3. sailkatuen arteko finalerdiak irabazten dituztenak izango dituzte aurkari, hurrengo astean.

 

 

Guzira, 24 pilotari aritu dira nor baino nor Ezker Hormako VI. Emakumea Pilotari Txapelketan. Urtero legez, eta bikoteak ahalik eta orekatuak izateko, rankin bidez, lehen aurrelaria azken atzelariarekin eta hurrenkera horretan parekatu dira parte-hartzaileak. Ondoren zehazten ditugu maila bakoitzeko bikoteak: 
 

1. MAILA

  • Garmendia – Semper
  • Evaristti – Maddi Mendizabal
  • Manzisidor – Errasti
  • Irazustabarrena – Argain
  • Redondo – Arozena
  • Etxegia – Maider Mendizabal


 2. MAILA

  • Tijero – Beldarrain
  • Jauregi – Lendinez
  • Arriola – Ugalde
  • Gorrotxategi – Perez
  • Aintzane Garmendia – Gutierrez
  • Azpiroz – Lucas

  

 

Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan duzue txapelketaren inguruko informazio gehiago. Baita www.blogak.com/emakumeapilotari gunean ere. Eta Argazki galeriak atalean hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba