Zabalik da Udaberri Txapelketan izena emateko epea

2011/12/14 | Izen-emateak

Abenduaren 28a izango da horretarako azken eguna

Dagoeneko zabalik da Udaberri Txapelketan izena emateko epea.

 

Aipatutako lehia hau urtarrilaren 15etik apirilaren 1a bitarte jokatzea aurreikusten da.

 

Urtero moduan, hainbat espezialitate izango dira aukeran:
 

- Eskuz binaka: kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1., 2. eta 3. maila) eta nagusiak (1., 2. eta 3. maila).

- Zesta-punta: kadeteak, jubenilak eta nagusiak (guztietan maila bakarra).

- Gomazko paleta: nagusiak (1. eta 2. maila).

- Pala motza: nagusiak (maila bakarra).

- Larruzko paleta: nagusiak (maila bakarra).

 

Abenduaren 28a izango da izena emateko azken eguna.

 

Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko dituzue xehetasun gehiago eta hainbat dokumentu: aurkezpena, araudia, eranskina, izen-emate orria, zesio eredua...

 

 

 










Ir arriba