Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketaren finalak, larunbatean, Donostia-Loiolan

2011/12/15 | Lehiaketa

Hiru bikote lehiatuko dira: Urko-Patxi, Andoni-Beņat eta Edurne-Edorta; ligaxkako onenak jantziko du txapela

Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketaren finalak jokatuko dira, larunbat honetan (2011-12-17), Donostiako Loiola auzoko frontoian. Lehendabiziko aldia da txapelketa hau jokatzen dena, eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak antolatu dute.

 

 

Finaletako hitzorduan hiru bikote lehiatuko dira: Urko-Patxi, Andoni-Beñat eta Edurne-Edorta; ligaxka jokatuko dute guztiek guztien kontra, eta ondoen sailkatutako bikoak eramango ditu txapelak etxera. Ondorengo lerrootan zehazten dugu jaialdia:



*Abenduak 17, larunbata, 10:30, Donostia-Loiola
 

1. URKO-PATXI / ANDONI-BEÑAT

2. URKO-PATXI / EDURNE-EDORTA

3. ANDONI-BEÑAT / EDURNE-EDORTA

 

 

Urria amaieran ekin zioten txapelketari, eta Gipuzkoako hainbat herri bisitatu ditu ekimenak, beti ere helburuak zabaltzeko asmoz: integrazioa bultzatu eta bestearen lekuan jartzea lortu, besteak beste. Horregatik, parte hartu duten sei pilotariak gurpil aulkian ibiltzen badira ere, txapelketa irekia zen edonorentzat (baldintza bakarra ordezko gisa aritzea eta gainontzeko pilotariek bete beharreko joko araudia betetzea zen). Usurbilen, Zegaman eta Antzuolan jokatu dituzte partidak, eta azken txanpa hau, esan bezala, Donostia-Loiolan izango da.

 


Hainbat ezaugarri ditu lehiak:
 

- Partidak 25 tantora.

- Pilota: mollepelle urdina.

- Paleta: errefortzu gabeko paleta.

- Sakea: 1. botea 3. koadroaren atzetik (10,5m), faltako marra 2. koadroan (7m) eta luze marra edo pasa 4. koadroan (14m).

- Pilotariek airez, bote baten ondoren eta bigarren botearen ondoren jo dezakete pilota. Hirugarren botea egiten badu, txarra izango da beranduegi jo duenarentzat.

 
 

 

Azken txanpa honetara iritsi baino lehen, hiru jardunaldiko ligaxka jokatu dute parte-hartzaileek, bikote finkoetan banatuta, denek denek aurka. Ligaxka horrek utzitako sailkapenaren arabera, bikoteak antolatu dira berriro. Eta finaletako jaialdian bikote berri horien arteko ligaxka ikusteko aukera izango da. Honela gelditu zen, hain zuzen ere, aipatutako sailkapen hori:
 

*Aurrelarien sailkapena:
 

1. URKO, 9 puntu (+8)

2. ANDONI, 9 puntu (+2)

3. EDURNE, 9 puntu (-10)


*Atzelarien sailkapena:


1. EDORTA, 12 puntu (+59)

2. BEÑAT, 9 puntu (-13)

3. PATXI, 6 puntu (-46)

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Egokitua atalean aurkituko duzue txapelketaren inguruko xehetasun gehiago. Eta Argazki galeriak atalean hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba