Usurbil 2, Hernani, Usurbil eta Beloki taldeak ere, Gipuzkoako txapeldun

2011/12/01 | Lehiaketa

Eskuz banaka nagusien mailako finala irabazi du Usurbil 2k; eta Hernanik, Usurbilek eta Belokik, hurrenez hurren, eskuz binakako nagusien ohorezko mailakoa, 1. eta 2. mailakoa

Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketan, dagoeneko banatu dira eskuko nagusien mailako saririk garrantzitsuenak.

Eskuz banaka nagusien mailan, lehenik, Usurbil 2 (Aranalde) da txapeldun berria; Bergarari (E. Muguruza) irabazi zion finalean, 17-22ko emaitzarekin.

Eskuz binaka nagusietan, bestalde, Hernani taldeak (Arrieta-Gorrotxategi) irabazi du ohorezko mailako txapelketa; 22-11 gailendu zitzaion finalean Ilunpeko bikoteari (Larrañaga-Uzkudun). 1. mailako lehia Usurbilek (Santxo-Urruzola) irabazi du, honek ere Ilunpe (Etxaniz-Aizpuru) mendean hartuta, 15-22. Azkenik, 2. mailan, Belokik (Rodriguez-Intxausti) eraman ditu txapelak etxera, final estuan Intxurre (Urretabizkaia-Esnaola) garaituta, 22-21eko emaitzarekin.

Ondoren zehazten ditugu jaialdiak:

 

 

*Azaroak 25, ostirala, 20:00, Ikaztegieta
 

1. Eskuz binaka, nagusien 2. maila: BELOKI (Rodriguez-Intxausti)  22  /  Intxurre (Urretabizkaia-Esnaola)  21

2. Eskuz binaka, nagusien 1. maila: Ilunpe 2 (Etxaniz-Aizpuru)  15  /  USURBIL (Santxo-Urruzola)  22

 

*Azaroak 27, igandea, 11:30, Bergara
 

1. Eskuz banaka, nagusiak: Bergara (Muguruza)  17 /  USURBIL 2 (Aranalde)  22

2. Eskuz binaka, nagusien Ohorezko Maila: HERNANI (Arrieta-Gorrotxategi)  22  /  Ilunpe (Larrañaga-Uzkudun)  11

 

 

Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.

 

 

 










Ir arriba