Loiolatarra eta Zarautz, Gipuzkoako txapeldunak gomazko paletan

2011/12/02 | Lehiaketa

Hurrenez hurren, Aia eta Lagunak taldeei gailendu zitzaizkien nagusien 1. mailako eta 2. mailako finaletan

Loiolatarra (Peluaga-Huegun) eta Zarautz (Landa-Azpeitia) dira Gipuzkoako txapeldun berriak gomazko paletan. Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketan, nagusien 1. mailako txapelak jantzi zituzten loiolatarrek, Aiako taldeari (Aizpuru-Eizmendi) finalean 19-25 irabazita. 2. mailako txapelak zarauztarrentzat izan dira; Lagunak taldea (Etxeberria-Gallastegi) hartu zuten mendean finalean, 25-14ko emaitzarekin. Donostiako Loiola auzoko frontoian ospatu zen jaialdia, joan den ostiralean (2011-11-25):

 

*Azaroak 25, ostirala, 19:00, Donostia-Loiola
 

1. Gomazko paleta mutil nagusiak, 2. maila: ZARAUTZ (Landa-Azpeitia)  25  /  Lagunak (Etxeberria-Gallastegi)  14

2. Gomazko paleta mutil nagusiak, 1. maila: Aia (Aizpuru-Eizmendi)  19  /  LOIOLATARRA (Peluaga-Huegun)  25

 

 

Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue. Argazki galeriak atalean, gainera, finaletako irudiak daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba