Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa (eskuz binaka). Izen-ematea zabalik

2011/11/23 | Izen-emateak

Zesta-puntaz aritzeko ere eman daiteke izena, Alebinen Gipuzkoako Txapelketan eta Infantilen Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketan, hain zuzen ere

2. urteko alebinei eta infantilei zuzendutako hainbat izen-emate zabaldu berri dira. Batetik, dagoeneko izena eman daiteke eskuz binakako Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketan. Bestetik, eta zesta-puntaz aritzeko kasu honetan, zabalik dira ere Alebinen Gipuzkoako Txapelketarako eta Infantilen Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketarako izen-emateak.

 

Bakoitzaren ezaugarriak zehaztuko ditugu ondorengo lerroetan:

  

GIPUZKOAKO ERRENDIMENDUKO TXAPELKETA (ESKUZ BINAKA)


- Espezialitateak eta kategoriak: eskuz binaka, 2. urteko alebinak eta infantilak.

- Aurreikusitako egutegia: urtarrilaren 15etik apirilaren 1era.

- Izena emateko azken eguna: abenduaren 14a.

 

GIPUZKOAKO TXAPELKETA (ZESTA-PUNTA)


- Espezialitateak eta kategoriak: zesta-puntaz, pilotari alebinak.

- Aurreikusitako egutegia: urtarriletik apirilera bitartean.

- Izena emateko azken eguna: urtarrilaren 11.

  

GIPUZKOAKO ERRENDIMENDUKO TXAPELKETA (ZESTA-PUNTA)


- Espezialitateak eta kategoriak: zesta-puntaz, pilotari infantilak.

- Aurreikusitako egutegia: urtarriletik apirilera bitartean.

- Izena emateko azken eguna: urtarrilaren 11.

 

Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko dituzue xehetasun gehiago eta hainbat dokumentu: aurkezpena, araudia, eranskina, izen-emate orriak... Bertan egin ahal izango duzue, era berean, txapelketen jarraipena.

 

 

 










Ir arriba