Behar Zanak eta Mundarrok jokatuko dute Trinketeko Udazkena Sariko finala, larunbatean, Irunen

2011/11/24 | Lehiaketa

Behar Zana zuzenean sailkatu da finalera, eta Mundarro Loiolatarra 1 taldeari finalerdian irabazita

Larunbat honetan (2011-11-26) jokatuko da, Irungo Artaleku trinketean, Trinketeko Udazkena Sariko finala. Eskuz binaka nagusien mailako lehia da. Behar Zana (Arruti-Esnaola) eta Mundarro (Lizeaga-Salaberria) izango dira aurrez aurre.

 

Behar Zanak finalerako zuzeneko txartela lortu zuen, sailkapeneko ligaxka lehendabiziko postuan bukatu zuelako. Bigarren eta hirugarren sailkatuek, Loiolatarra 1ek (I. Aldazabal-Ortiz de Arri) eta Mundarrok (Lizeaga-Salaberria), aldiz, finalerdietan neurtu behar izan zituzten indarrak finalerako beste txartela eskuratu ahal izateko. Mundarrok egin zuen azkenean aurrera, 40-29 irabazita.

 

Ondoren zehazten dugu finaleko jaialdia:


*Azaroak 26, larunbata, 16:15, Irun-Artaleku

1. Eskuz binaka, nagusiak:  BEHAR ZANA (Arruti-Esnaola)  /  MUNDARRO (Lizeaga-Salaberria)

 

Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.

 

 

 










Ir arriba